"Desataduras", Nerea Lekuonaren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko irailaren 11(e)tik 2020(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • "Desataduras", Nerea Lekuonaren erakusketa

Nerea Lekuonaren lana ingurunera egokitzeko, eta intuizioa eta zolitasuna lantzeko ariketa izaten da beti. Bere proposamenetan gurutzatu egiten dira irudiak, idazketa, ekintza, bitartekaritza eta egungo egoeraren analisia.

Alderdi grafiko eta bisualetatik abiatuta, bere proiektu artistikoan gero eta gehiago dira instalazio, esku-hartze eta formatu zabalduak, eta bertan, gure munduari buruzko ikuspegi kritiko batekin elkartzen ditu bere adierazpen-baliabide guztiak.

Horrenbestez, bere lanak gaitasun tekniko ugari dakar berekin, non formatuen hibridazioak, hausnarketa politikoek, sentsibilizazio sozialak, abileziak eta ironiek arau eta ereduetatik aldentzera bultzatzen baitute.

Ibilbidea

Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan irudi arloko goi mailako teknikaria titulua lortu ondoren, diseinu, zinema eta bideoaren arloan prestatzen jarraitu zuen, eta lantegiak eta ikastaroak egin zituen hainbat artistarekin: Esther Ferrer, Isidoro Valcárcel Medina, Daniel Canogar, Miguel Trillo eta Luis de la Alas, besteak beste.

Amarika Proiektuan (2008-2011) parte hartu zuen, Arabako  Foru Aldundiaren erakusketa-espazioen kudeaketa alternatiboko esperientzian.

2018an, Artiumek kudeatutako “Itineracciones” deialdian, aukeratua izan zen berak egindako “Bajo el agua” lana. Bertan, Uribarri Ganboako urtegiko uraren azpian desagertutako herrien memoria lantzen du.

Beste euskal artista batzuekin batera “APEIRON” Euskal bideo-artearen erakustaldian parte hartu zuen, Uruguaiko Montevideoko II. Festival Cervantino jaialdian.

Madrilen, Artbanchel 2018 jaialdian parte hartu zuen, In June we trust lanarekin.

2016an, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoko “Praxis” programara gonbidatu zuten. Urte horretan bertan, Centro de Holografía y Artes Dados Negros zentroko “Procesos” erakusketan parte hartu zuen.

Hainbat sari eta beka lortu ditu, eta horien artean azpimarratzekoak dira Montehermoso kulturuneko “Plusmarca Euskadi” (2014), eta Bitamine Faktoriaren EAS-RIO beka. Azken honen bitartez, Rio de Janeiroko Capacete artisten egoitzara bidaiatu zuen 2018an.

Horretaz gain,  Bilboko Guggenheim museoko hainbat hezkuntza-programatan irakasle aritzen da 2018az geroztik.

Gaur egun, Gasteizko arte garaikideari eskainitako Zas Kultur Espazio independentearen edukiak eta programak kudeatzen laguntzen du, baita Euskadiko eta Nafarroako artista hasi berrien “Inmersiones” urteko kongresuan ere.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 11(e)tik 2020(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non

Euskadi, auzolana