"El juego", Carmen Hierroren erakusketa

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko irailaren 11(e)tik 2020(e)ko irailaren 30(e)ra
  • "El juego", Carmen Hierroren erakusketa

El juego (Jokoa) formatu txikiko argazki sorta bat da, argiaren bitartez elementu jakin batzuen sinbolismoak ametsezko mundu batera garamatzana, non debekatua eta esperotakoa bat egiten diren, desioaren munduari buruzko metafora oniriko bat artikulatuz.

Carmen Hierro Arte Ederretan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean, eta doktorego-ikastaroak 1997an amaitu zituen. 2009tik 2010era bitartean argazkigintza, teoria eta proiektu artistikoetako Photoespaña Masterra egin zuen Madrilgo Europar Unibertsitatean.

2019an, Vilaseco Sormen Laborategia eta Hijos de Rivera Korporazioaren 12 begirada::Riverside programarako beka jaso zuen, Ellen Kooi Herbehereetako argazkilariarekin Ribeira Sacran eginiko egoitza artistikorako.

Aldi berean, erakusketa indibidual ugari egiten ditu (Logroñoko Camara Oscura Galerian, Zaragozako Spectrum Sotos Galerian, Fuenlabradako Tomás y Valiente Arte Zentroan, ...), arte garaikideko azoketan ere parte hartzen du, hala nola Art Madrid, Flecha, Estampa, Sao Pauloko Bienal 3000 eta Movimiento Inercia (IVAM) bezalako jaialdiak, edo Emakumeen Artearen Jaialdi Nazionalean.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 11(e)tik 2020(e)ko irailaren 30(e)ra
  • Lekua Lugaritz Kultur Etxea
    DK. Heriz Pasealekua, 20
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Lugaritz Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana