Koers

Tafalla 2020(e)ko Irailak 11
  • Koers

Kultur 2020 programaren barnean.

Koers-ek erritmo esan nahi du afrikaansez, eta horretan ez dira motz gelditzen. Groove, new wave, dub, pop eta rock estiloak nahasten dira beren oinarrizko reggae-esentziarekin, eta, horrekin batera, bizitzeko gogoa transmititzen duten letrak dira taldearen berezko ezaugarria. Kalitate handiko comboa da, aretoak betetzen dituen publiko fidelena bibrarazi eta hunkitzen duena taldearen kantak gozatzen eta soinubakarrean abesten dituen bitartean.

2018an argitaratutako lehen diskoa, Unbroken, irrati eta telebista nagusietan entzun da, eta, estatutan, etorkizun handieneko reggaearen ordezkari nazional bilakatu ditu. Agertoki handietan ere arituak dira, hala nola Rototom Jaialdian.

2019. urtearen hasieran, Des de les Cendres EPa argitaratu zuten eta bira berria abiatu, non sona handiko jaialdi eta agertokietan jo baitzuten. Azken lan horretan, Dani Macacok eta Sr. Wilsonek ere bat egin dute haien bidaiarekin, eta, haiekin elkarlanean, bihotza jarri dute proiektuan. Azken bidaia horretan, miloi erdi bat bisita izan ditu beren Vuela ft. Macaco bideoklipak eta jarraitzaileen erantzun bikaina jaso du.

 

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana