"Supraspectives", Quadrature-ren ikus-entzunezko instalazioa

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko irailaren 11(e)tik 2020(e)ko urriaren 11(e)ra
  • "Supraspectives", Quadrature-ren ikus-entzunezko instalazioa

Quadrature (Juliane Götz eta Sebastian Neitsch) artista berlindar bikotearen Suprasprectives instalazioa Medialab Tabakalerak ekoitzitako lehen sorkuntza artistikoa da, Ars Electronica eta Donostia International Physics Center DIPCrekin elkarlanean.

Supraspectives sortzeko prozesuan, artistek 590 satelite (zahar) espioiren datuak bildu dituzte. Instalazioak satelite horien ibilbidea jarraitzen du. Satelite hauen heren bat zabor espazialtzat har daiteke, zaharkituta edo kaltetuta daudelako, baina hala ere, gure gainetik hegan egiten jarraitzen dute.

Instalazioak satelite guztien ibilbideak denbora errealean kalkulatzen ditu eta atzematen ari diren bista espekulatiboki berreraikitzen du, behatzen ari direnaren irudi artistikoki interbenituak eskainiz. Tabakaleratik gertu igarotzen diren sateliteak aukeratzen dira nagusiki, bereziki interesgarriak edo iradokitzaileak diren beste satelite-irudi batzuekin konbinatuta, hala nola Saharari edo Amazoniako oihanari buruzko ikuspegiak. Honez gain, teilatuan instalaziorako eraikitako antena motorizatu batek Tabakalera gainetik hegan egiten duten sateliteekin zuzenean konektatzen du, hauen benetako irrati seinaleak entzun eta soinu bihurtuz. Instalazioak satelite batekin konektatzen duen bakoitzean, pantailan satelite zehatz horren datuak erakusten ditu, adibidez, jatorrizko herrialdea eta jaurtiketa urtea.

Instalazioak agerian utzi nahi du askotan zaintza eta helburu militarrekin goitik ikusten den lurraren eta kanpoko espazioaren edertasun iradokitzailearen eta giza kolonizazioaren kontzientzia kritikoaren arteko kontrastea.

Quadratureren ikerketa artistikoa datu eta esperimentu fisikoetan oinarritzen da eta azken urteotan gure munduaren eta inguruko kosmosaren esplorazioarekin lotutako metodo eta istorioetan aritu dira lanean.

Lan honen ekoizpena Medialab Tabakaleran ekoiztu da, DIPCko Silvia Bonoli eta Raúl Angulo astrofisikarien, Medialabeko astronomia taldearen eta tokiko irratizaleen komunitatearen laguntzarekin.

Medialab Tabakalerako ekipamendu berria da eta Hirikilabs laborategia eta Ubik sorkuntza liburutegia bat egitearen emaitza da. Medialabek proiektu artistikoak garrantzi sozial eta politikoa duten gaiei buruz hitz egiteko helburuarekin, ezagutza-forma desberdinen eta teknologien arteko elkargunean. 

Ordutegia:

Asteartetik igandera 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Parte-hartzaileak:

Quadrature (DE)
Silvia Bonoli (IT)
Raul Angulo (CL)
DIPC - Donostia International Physics Center
Tabakalera Medialab-eko astronomia hiritar lantaldea
Tabakalera Medialab

tabakalera.eu

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 11(e)tik 2020(e)ko urriaren 11(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana