The Black List Soul Band

Ribaforada 2020(e)ko Irailak 11
  • The Black List Soul Band

Kultur 2020 programaren barnean.

The Black List Soul Band 2015ean sortu zen, Iruñeko eta Gasteizko musikariez osatuta. Soul musikaren historiako guztiko kanta hoberenen zerrenda luzeak osatzen du errepertorioa, bertsio oso dantzagarrietan, funkaren eta bluesaren ukituekin. Besteak beste, Joe Cocker, Aretha Franklin, The Blues Brothers, Tina Turner, James Brown eta Stevie Wonder artisten lanak biltzen ditu. Kontzertuak ez ditu kanten zerrenda hustzat hartzen, baizik eta hasieratik bukaerara irauten duten ikuskizun osotzat, non egiturak, kanten hautaketa, ordena eta bestelakoak pentsatuta baitaude publikoaren arreta erakartzeko, jendeak kantatzeari eta dantzatzeari utz ez diezaion bi orduz etenik gabe eskaintzen duten dibertsioan. Iruñeko areto eta tabernetan jotzen dute maiz, eta Burlatako Blues Jaialdian eta herriko zenbait festatan ere parte hartu dute; zenbait ekitaldi pribatu ere alaitu dituzte.

KIDEAK: Olga Naya (ahotsa) / José Rodríguez (ahotsa) / Pedro Gómez de Oteo (teklatua eta musika-zuzendaritza) / Pablo Elizari (baxua) / Eneko Tomasena (bateria) / Mikel Rodríguez (gitarra).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Irailak 11
  • Ordutegia22:00
  • LekuaBarranco (Zaldun Tenplarioak kalea)
    Ribaforada
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaIngelesa

Non

Euskadi, auzolana