"Play Out, muriendo de éxito"

Bilbao 2020(e)ko irailaren 12(e)tik 2020(e)ko irailaren 13(e)ra
  • "Play Out, muriendo de éxito"

Groucho Marx handiak zioen bezala: “Hauek dira nire printzipioak, atsegin ez badituzu, beste batzuk ditut”. Izan ere, beti ez gara uste duguna. Bizitzak probatzen gaitu eta… Zast! Imajinatzen ere ez genituen instintuak eta handinahiak ateratzen dira gure barnetik. Horixe gertatzen zaie Play out-eko protagonistei. Modu akzidentalean gezur batean bildurik, horren ondorio errentagarriek absurdutik gertu dauden mugetaraino bultzatzen dituzte. Eta, esaerak dioenez “oso hanka motzak” dituen gezur hori, jarraitzeko duzun gaitasuna baino azkarragoa da.

Teresa Calok idatzi eta Gorka Mínguezekin batera zuzendutako lan hau, sormenik gabeko garai antzua bizi duen idazle bati buruzkoa da, bere lana hil arte inork baloratuko ez duela pentsatzen duen idazlea.

Esan eta egin. Istripu baten ondoren, hiltzat jotzen dute eta aldi berean bere lanak arrakasta lortuko du. Hilabete ondoren idazlea bere ahaideen aurrean berragertzen da eta hauek hura bizitza publikotik ezkutatzeko plana egiten dute baina, zenbat iraun behar du iruzur honek? Engainuaren ondorio errentagarriek hura absurdoa urratzen duten mugetara luzatzera bultzatzen dituzte.

  • Egilea : Teresa Calo
  • Zuzendaria: Gorka Mínguez, Teresa Calo
  • Antzezpena: Lola Baldrich, Diego Pérez, Gorka Mínguez
  • Aldagelak: Zapatitos de charol
  • Eszenografia: Gorka Mínguez
  • Argiak: Arantza Heredia
  • Produkzioa: Erre Produkzioak

 


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana