Rolan Garcés: "Rolan & Loop abestiak"

Leitza 2020(e)ko Irailak 12
  • Rolan Garcés: "Rolan & Loop abestiak"

Kultur 2020 programaren barnean.

Rolan Garcés (Rolan & Loop abestiak) rock& rollaren mundutik dator, non Iruñeko zenbait taldetako kide izan baita. Egun, berriz, folkaren, countryaren edo bluesaren lurraldean sartu da, euskaraz abestuz.

Melodia indartsuak, baina instrumentazio sinplearekin, protagonismoa batez ere ahotsari ematen saiatzeko. Horretarako, Rolanek zenbait pertsona izan ditu ondoan laguntzaile, bai letretan, bai moldaketetan. Euskarazko kantetan, lagun batzuek testuak utzi dizkiote, eta, moldaketetan, Oskar Benasen maisutasuna azpimarratu behar da, ekoizpenaz gain instrumentazioaren zati handi bat grabatzeko ardura hartu baitu.

Gor diskoetxearekin argitaratu zuen 2018ko irailean bere lehen lana: Rolan & Loop abestiak; Loop pedalari aipamen berezia egin dio izenburuarekin.

Diskoko kanten artean, "Askatasun dantza" nabarmentzen dugu, non Rolanek erregistro sakonenetatik garaienetara eramaten baikaitu.

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Irailak 12
  • Ordutegia20:00
  • LekuaPlaza
    Leitza
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana