Xarma duen Itsasadarra 2020

Bilbao 2020(e)ko irailaren 12(e)tik 2020(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Xarma duen Itsasadarra 2020

Ibaiondo izango da, berriz ere, 2020an, Bilbo aire flamenkoaz betetzeko aukeratu duten barrutia, ‘Xarma duen Itsasadarra’ jaialdiaren XV. edizioarekin. Bilboko Udalak antolatzen duen flamenko-jaialdia da, eta irailaren 12an hasiko da.

Hala, hilabete honetako hurrengo zapatuetan, flamenkoaren erritmoa izango du hiriak, eta lehen mailako emanaldiak izango ditu, programa hau gustuko dutenentzako hitzordu handienetako bat den ekimen honekin.

MUSIKA EMANALDIAK

Zapatuan, hilak 12, hasiko da 'Xarma duen itsasadarra’ jaialdia, Juanjo Navasek Bidebarrietako Liburutegian 20:00etan eskainiko duen kantaldiarekin. Juanjo Navas “cantaor”-a Bilbokoa da, eta bera da liderra Bilboko flamenkoaren arloan: hainbat sorkuntza proiektu medio, musika mota horretan ospea bildu du Euskadiko eta inguruko publikoaren artean.

Hitzordua doakoa da, gonbidapena erreserbatuta, eta www.bilbaokultura.eus webgunearen bidez eskura daiteke. Internet bidezko gonbidapenak emanaldiaren eguneko 12:00ak arte erreserbatu ahal izango dira. Gainera, gonbidapenen %10 erreserbatuko dira liburutegian bertan eskuragarri egon daitezen zapatuko 19:00etatik aurrera. Ateak 19:30ean irekiko dituzte.

Enkarnazio elizak Carmen Cepero eta bere taldea hartuko ditu irailaren 19an, 20:00etan, Rafa Jiménez gitarran, José de Pasaia kantuan, Rafita Jiménez txaloka eta Dori Lansorenaren lokuzioarekin.

‘Flamenkoa gure ama lurrean’ aurkeztuko dute. Proiektu hau Carmen Cepero dantzariaren euskal eta andaluziar erroetatik sortzen da, zeinak flamenkoaren bidez erakusten baitu karra, ama lurrak eragiten dizkion zirraren maitasuna, indarra eta askatasuna darion dantza batean. Ekitaldia doakoa da lekua bete arte eta ateak 19:30ean irekiko dira.

Programa berezi honi amaiera bikaina emateko 'Flamenco a' hora' ikuskizuna izango da ikusgai Bilborocken zapatuan, hilak 26, 20:00etan.Flamenco A’ horaAdriana Bilbao flamenko-dantzari bilbotarra buru duten lau artistaren emanaldia da. Dantzariarekin batera, Gabriel Matías, Jerezko Jaialdiko Dantza Flamenkoaren Nazioarteko Lehiaketako bakarlari profesional onena, José Almarcha gitarra-jolea eta Francisco Trinidad “El Trini” kantaria arituko dira, proiekzio handiko bi musikari, bakarka ere aritzen direnak.

“Flamenco A´hora” ikuskizuna, beraz, jartzeko eta gozatzeko unea da, canteak, toqueak eta dantza flamenko tradizionalak eroan gaitzaten eta amets eragin diezaguten uztekoa. Ikuskizun honetarako sarrerek 5 euroko prezioa izango dute eta www.bilbaokultura.eus helbidean eskura daitezke. Sarrera aldez aurretik erosi ahal izango da emanaldiaren eguneko 12:00ak arte, baina tiket kupo txiki bat ere erreserbatuko da, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago salmentan jarriko dena emanaldiaren lekuan bertan.

ERAKUSKETA SAN FRANTZISKOKO LIBURUTEGIAN

San Frantziskoko liburutegian ikusgai dagoen erakusketa batekin osatuko du bere programazioa 'Xarma duen Itsasadarra' jaialdiak. Liburu, CD eta DVDak mailegatzeko katalogo zabala eta flamenkoarekin lotutako materialen erakusketa eskaintzen du.

Erakusketa irailaren 25era arte egongo da zabalik, 09:00etatik 13:45era, astelehenetik barikura.

OSASUN-SEGURTASUNA

Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko.

EGITARAUA

  • Irailaren 12an

Bidebarrieta Biblioteka 20:00h

Juanjo Navas quinteto

Juanjo Navas cantaor-a Bilbokoa da, eta bera da liderra Bilboko flamenkoaren arloan: hainbat sorkuntza proiektu medio, musika mota horretan ospea bildu du Euskadiko eta inguruko publikoaren artean.

  • *Juanjo Navas – cante
  • *Curro Bermejo – guitarra
  • *Lidia de Lorenzo– jaleos/palmas
  • *Alejandra Ladrón de Guevara – jaleos/palmas
  • *Julen Biain – jaleos/palmas

Juanjo Navas cantaor-a Bilbokoa da, eta bera da liderra Bilboko flamenkoaren arloan: hainbat sorkuntza proiektu medio, musika mota horretan ospea bildu du Euskadiko eta inguruko publikoaren artean.

 

  • Irailaren 19an

Gizakundearen Eleiza  20:00h

Carmen Cepero grupo | “Flamenkoa gure ama lurrean”

Proiektu hau Carmen Cepero dantzariaren euskal eta andaluziar erroetatik sortzen da, zeinak flamenkoaren bidez erakusten baitu karra, ama lurrak eragiten dizkion zirraren maitasuna, indarra eta askatasuna darion dantza batean.

  • *Carmen Cepero – baile
  • *Rafa Jiménez – guitarra
  • *José de Pasaia – cante
  • *Rafita Jiménez –  palmas, jaleos
  • *Dori Lansorena – locución

Doakoa Aretoa bete arte. Eserleku kopuru mugatua. Ate irekiera 19:30etan izango da.

 

  • Irailaren 26an

Bilborock 20:00h

Amaierako ikuskizuna.
Adriana Bilbao & Gabriel Matías (artista gonbidatua):
“Flamenco A´ hora”

“Flamenco A´ hora” errezitaldi bat da, lau artista flamenkok ematen dutena, Adriana Bilbao bilbotar bailaora buru. Dantzan lagun izango du Gabriel Matías, Jerezko Jaialdiko Flamenko Dantzako Nazioarteko Lehiaketan bakarlari profesionalik onena izan zena; gitarran, José Almarcha, eta cantean, Francisco Trinidad “El Trini”, biak ere ospe handiko musikariak, bakarka ere karrera egindakoak. “Flamenco   A´ hora” ikuskizuna, beraz, jartzeko eta gozatzeko unea da, canteak, toqueak eta dantza flamenko tradizionalak eroan gaitzaten eta amets eragin diezaguten uztekoa.

  • *Carmen Cepero – baile
  • *Rafa Jiménez – guitarra
  • *José de Pasaia – cante
  • *Rafita Jiménez –  palmas, jaleos
  • *Dori Lansorena – locución

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana