Korrontzi

Puente la Reina/Gares 2020(e)ko Irailak 13
  • Korrontzi

Kultur 2020 programaren barnean.

Korrontzi folk taldea Agus Barandiaran trikitixa-jotzaileak sortu zuen. Taldea sortzean, honako hau zuen helburu: euskal musika herrikoiari eta bere lurraldeko antzinako soinu tradizionalei itxura modernoago eta garaikideagoa ematea, baina beti trikitixa eta beste instrumentu tradizionalak (txalaparta, alboka...) oinarri hartuta, eta bere lehen maisu Rufino Artola trikitilariarengandik (1909-1996) jasotako tradizioa erabat errespetatuz.

Soinu berriak lortzeko, musika-estilo modernoagoez inguratu zen eta beste musika-tresna batzuen laguntza eta elkarlana izan zuen, adibidez mandolinarena, baxu elektrikoarena, kontrabaxuarena eta perkusioena.

Urte hauetan zehar, Korrontzik bere kultura, hizkuntza, dantza eta musika eraman ditu mundu osoan zehar, jaialdi handietan joz eta herrialde ugari bisitatuz, hala nola Belgika, AEB, Errumania, Cabo Verde, Irlanda, Brasil, Malaysia, Eskozia, Holanda, Grezia, Italia, Kanada, Hungaria, Portugal, Ingalaterra, Zipre, Maroko, Alemania, Kroazia, Eslovenia, Austria,Txekiar Errepublika, Reunion Uhartea, Frantzia... Eta sari eta aipamen ugari jaso ditu, bestea beste: World Music Charts 2014an, 2015ean eta 2016an, Top100 Roots Music Report (2015), Womex Official Selection (2014), eta, gainera, Mejor banda europea, Eurofolk (2009) eta Penintsulako talderik hoberena, Navelgas (2007).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Irailak 13
  • Ordutegia19:30
  • LekuaPlaza
    Puente la Reina/Gares
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana