Nafarroako Arte Eszenikoen Zikloa 2020: "Ser o ser / Izan ala izan"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko irailaren 13(e)tik 2020(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Nafarroako Arte Eszenikoen Zikloa 2020: "Ser o ser / Izan ala izan"

Nafarroako Gobernuak, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren bidez, eta Baluarte Fundazioak "Ser o ser - Izan ala izan" Nafarroako Arte Eszenikoen Zikloa sustatu dute, irailaren 13tik 26ra, Baluarten. Sei ikuskizun nafar izango ditu, eta emanaldietan, antzerkiak dantza, musika, pintura edo bideokrezioarekin bat egingo du.

Emanaldi guztiak 20:00etan izango dira Baluarteko Ganbara Aretoan eta 200 ikusleentzako lekua egongo da. Ziklo honetako ikuskizunetarako sarrerek 8 euroko prezioa dute, 5 eurokoa Gazte Txartelaren titularren kasuan. Bestalde, 40 euroko abonua ere eskainiko da sei saioetarako, 25 Gazte Txartelarekin. Sarrerak eta abonuak www.baluarte.com webgunean edo Baluarteko leihatilan daude salgai.

Emanaldietan derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.

"IZAN ALA IZAN" EGITARAUA

Irailak 13, igandea
EO!
Estefanía de Paz Asín

Irailak 17, osteguna
AITA
Compañía Profesional de Laura Laiglesia

Irailak 19, larunbata
EN LA PERRERA
Atikus Teatro

Irailak 23, asteazkena
LAS HIJAS DE BERNARDA
Arantxa Villanueva Compañía de Danza

Irailak 25, ostirala
LLOVIENDO RANAS
Acrónica Producciones & Ados Teatroa

Irailak 26, larunbata
LOCO DESATINO
Producciones Maestras


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana