UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Euskal polizia- eta krimen-eleberrigintza: literatura eta didaktika"

Bilbao 2020(e)ko irailaren 13(e)tik 2020(e)ko irailaren 14(e)ra
  • UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Euskal polizia- eta krimen-eleberrigintza: literatura eta didaktika"

UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan. 

Polizia- eta krimen-eleberrigintza sasoi onean dagoen generoa da; hainbeste, non gaur egun argitaratzen diren eleberri asko eta asko klabe poliziakoan idatzitakoak dira, nahiz eta berez genero horretakoak ez izan. Ikastaro honetan euskaraz argitaratutako polizia- eta krimen-eleberrigintzaz jardungo dugu, alderdi batzuetatik. Hasteko, generoaren definizioaz, generoaren arrakastaren gakoak eta generoak euskal literatura-sisteman betetzen dituen tokia eta funtzioak izango ditugu aztergai. Bigarrenik, azken hamarkadetan euskaraz argitaratutako polizia eta krimen-nobela eta egile esanguratsuenak aletuko dira (baita gaztelaniaz idatzi eta Euskal Herrian kokatutakoak ere). Azkenik, alderdi didaktikoa, hau da, polizia- eta krimen-eleberriak hezkuntza-sisteman nola erabil daitezkeen aztertuko da, kontuan hartuta gazteak irakurzaletzeko tresna ezin hobea dela, haien artean daukan arrakasta dela eta.

Hizlariak literatura adituak izango dira, UPV/EHUkoak zein kanpoko beste unibertsitatetakoak.

Helburuak

Polizia eta krimen-eleberrigintzaren sistema eta arrakastaren gakoak azaltzea.

Euskarazko polizia- eta krimen-eleberrigintza aztertu eta testuinguru orokorrean kokatzea.

Euskal idazle zenbaitek gaztelaniaz idatzitako polizia eta krimen-eleberriak aztertzea.

Polizia- eta krimen-eleberrigintzaren erabilera didaktikoak, bereziki Bigarren Hezkuntzan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra

 

Egitaraua

2020-10-13

15:45 - 16:00

Erregistroa eta dokumentazio-banaketa / Registro y entrega de documentación

16:00 - 16:15

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Jose Manuel López Gaseni UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
16:15 - 17:30

“Polizia- eta krimen- eleberrigintza Euskal literatura-sisteman“

  • Jose Manuel López Gaseni UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
17:30 - 18:45

“Itxaro Bordaren hexalogia (edo detektibe-eleberria testuinguru periferiko batean)“

  • Ur Apalategi Idirin UPPA - Unibertsitateko katedraduna
18:45 - 20:00

“Las novelas policíacas de Dolores Redondo“

  • Maite Aperribay Bermejo UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea

2020-10-14

16:00 - 17:15

“Detektibe bat Bilbao-La Viejan: Jon Arretxeren detektibe-eleberriak“

  • Javier Rojo Cobos UPV/EHU - PDI
17:15 - 18:30

“Polizia-narratibak euskal haur eta gazte literaturan“

  • Xabier Etxaniz Erle UPV/EHU - PDI
18:30 - 19:45

“Ramon Saizarbitoriaren "Lili eta biok", didaktikan barrena“

  • Miren Billelabeitia Bengoa Eusko Jaurlaritza - Bigarren Hezkuntzako irakaslea
19:45 - 20:00

Sintesia

ueu.eus

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2020(e)ko irailaren 13(e)tik 2020(e)ko irailaren 14(e)ra
  • Lekua Bizkaia Aretoa
    Abandoibarra hiribidea, 3
    Bilbao
  • ZenbatekoaOnline matrikula
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Bizkaia Aretoa

Non

Euskadi, auzolana