danZálava Araban egiten den arte eszenikoetako profesionalentzako prestakuntza eta laguntza-programa bat da, eta publikoak bilatzea eta sentsibilizatzea du helburu, mugimenduaren hizkuntza berriak sortzaileekiko hurbileko elkarrizketaren bidez modu atseginean hurbilduz.
Óscar Gómez Mata
Donostia, 1963. Antzezle, antzerkigile eta antzerki zuzendaria; eszenografoa, eta irakaslea. Suitzan bizi da, eta hantxe sortu zuen, 1997an, L’Alakran antzerki taldea. 2018an Suitzako Antzerkiko Sari Nazionala jaso zuen.
Lantegia: Pensar la acción
Irailaren 14tik 18ra
Aurkezpen irekia
Irailaren 18an, ostirala. 20:00etan
Toki mugatua. Doako jarduera. Aurretik izena eman behar da
Informazioa eta erreserbak: danzalava@gmail.com