"Zalbidea", Roberto Zalbidea Basterretxearen erakusketa

Portugalete 2020(e)ko irailaren 14(e)tik 2020(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • "Zalbidea", Roberto Zalbidea Basterretxearen erakusketa
  • "Zalbidea", Roberto Zalbidea Basterretxearen erakusketa

Roberto Zalbidea erakusketa hau antolatzen hasi baino egun batzuk lehenago hil zen. Ez dakigu zein obra erakutsi nahi zuen, ezta erakusketari zein zentzu eman nahi zion ere. Hori dela eta, erakustaldi honek bere sormenaren bilakaera islatu nahi du, hastapenak eta azkeneko kezkak. Bobby semearen kemena eta gogoa funtsezkoak izan dira atzera begirako hau antolatzeko.
 
Roberto Zalbidea Basterretxeak (1956-2019) Santurtzin eman zuen haurtzaroa. Arrantzaleen herriak ateak zabaldu zizkion itsasoari, bizitza osoan lagun izan zuen atxikimendua. Hogeita bat urte baino ez zituela, 1997an, bere lehen erakusketa inauguratu zuen Barakaldon. Mehatxu nuklearrak eta garai hartako giro oldakorrak eragin handia izan zuten hasierako etapan. Laster gai berriak, euskal mitologia eta kultura klasikoa kasu, jorratzen hasi zen eta Atlantidako kondairak interes handia piztu zion. Ezkerraldeko artista izanda, ezin izan zion paisaia industrialak sortzen zion lilurari ihes egin. Hori dela eta, 1980ko hamarkadako burdinaren pinturaren erreferente bihurtu zen.
 
Roberto oso gizartekoia izan zen. Bere jendetasun eta umore-senaz baliatzen zen era guztietako proiektuak sustatzeko. Hainbat talde artistikotan hartu zuen parte, besteak beste, Arte Independienteko Taldea, Euskal Akuarelarien Elkartea, Burdina Taldea eta Bizkaiko Elkarte Artistikoa. Elkarte horretako presidentea izan zen 1997tik 2001era.
 
Teknika eta xehetasun handiko margolaria, ikertzaile nekaezina izan zen. Bere azken etapan 3D betaurrekoekin ikusteko margolanak egin zituen. Halaber, beste gai artistiko batzuk jorratu zituen, eskultura eta olerkigintza kasu. Bere ondarea zabala eta askotarikoa da; horren adibide dira Balmasedako murala, tamaina handikoa, eta Bilboko Erriberako merkatuaren aurreko arkupeak, edozein unetan bisitatu ditzakegunak. 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana