"Elkartasun aleak"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko irailaren 15(e)tik 2020(e)ko urriaren 18(e)ra
  • "Elkartasun aleak"

Gipuzkoa Kutxa Solidarioak antolatutako erakusketa sare honetan biltzen den 198 elkarteen berri emateko helburuz.

Zoaz erakusketa ezagutzera eta Realaren bi elastikoen zozketan parte hartu!

2020ko irailaren 15etik urriaren 18ra

Lekua: Egiako pasabidean. Donostia / San Sebastián

Inaugurazioa online: irailaren 17an, osteguna, 11:00-11:30, youtube kanaletik

Prentsa-oharra (word-a)

Informazio gehiago: gipuzkoasolidarioa.info

Helburua

Gipuzkoako elkarteen sare garrantzitsu eta berebizikoa, www.gipuzkoasolidarioa.info plataforma digital multikanalean biltzen dena, ikusgai bihurtzea da erakusketaren helburua; eta gizarte-aktibazioa, elkarlana, konplizitate-sareen premia eta konpromiso pertsonalaren garrantzia azpimarratzea.

Deskripzioa

Erakusketak antolakera simetrikoa du, eta horrela Egiako pasabideak dituen bi sarreretatik egin daiteke irakurketa, honako banaketa honekin:

  • Sarrerako 3 panel. Hizkuntza bakoitzeko.
  • 8 panel bikoitz, gai-arlo hauekin: Berdintasuna, Kultura Aniztasuna, Nagusiak, Adingabeak eta Gazteak, Aniztasun Funtzionala, Inklusioa, Osasuna, eta Lankidetza eta Garapena.
  • Panel bat, astero berrituko dena, elkarteetatik bertatik abian jarritako ekimen sozialekin, jardunbide egokien adibidearekin, eta elkarteek berek jarri zituzten abian konfinamenduaren lehen uneetan. Hau ere hizkuntza bakoitzean berea.

Zergatik Egiako pasabidea

Erakusketa Egiako pasabidean metafora bat da bere horretan, elkarteak substratuan, lurrean, jartzen baititu erne eta loratu daitezen, gizarte honetan fruituak emanez eta gizarterik parte-hartzaileenaren oinarrian dauden sustrai indartsu horiek sortuz. Jendeak jendeari laguntzen dion gizarte bat.

kutxa.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 15(e)tik 2020(e)ko urriaren 18(e)ra
  • LekuaEgiako pasabidea
    Donostia-San Sebastián

Non

Euskadi, auzolana