Felipe Manterolak erretratatzen duena Bizkaiko baserri giroko gizartea da, baina industrializaziorako prestatzen ari dena eta, horrenbestez, garraiobide berrietarako ere bai. Baserritik hirira joateko prozesua erakusteaz gain, jendea, umeak, dibertitzeko moduak, janzkera, kameraren aurrean duten jarrera... erakusten dizkigu argazkilari saiatu honek, jakinminak bultzatuta.
EXPODISTRITO
EXPODISTRITO programa Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen bat da. Uriko adierazpen artistikoak deszentralizatu nahi ditu, eta artista berrien lana jendeari aurkeztu, baita kontsakratuta dauden beste artista batzuen erakusleiho izan ere.
Ohikoa den moduan, erakusketak txandakatu egingo dira. Bakoitzaren data udaltegietan, barrutietako kultur programazioa jasotzen duen web-orrian (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefonoan kontsultatu daiteke.