UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko irailaren 14(e)tik 2020(e)ko irailaren 15(e)ra
  • UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan"

UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan. 

Azken lau hamarkadetan aurrerapen handiak izan dira euskarazko komunikazioaren eremuan: euskara hutsezko lau aldizkari eta tokiko irrati bat izatetik, hamar bat telebista kanal (nazionalak zein tokikoak), dozena bi irrati (nazionalak zein tokikoak), egunkari bat, hirurogei aldizkari baino gehiago, eta hamarnaka webgune izatera pasatu gara. Horiei, euskara hutsezkoak izan ez arren beren edukietan euskara ere darabilten komunikabide eta euskarriak gehitu behar zaizkie.

Hazkunde horrek euskararen biziberritzerako berebiziko garrantzia izan badu ere, ez da nahikoa izan euskara gutxitasun egoeratik ateratzeko. Euskarazko komunikazioaren eskaintza hazi den bezalatsu, erdarazkoa ere hazi da (erdara ezberdinetan). Bestalde, egoera soziolinguistikoan izandako irabaziek eremu berri bat ireki diote euskarazko komunikazioari: batetik, hiztun komunitate hertsiaz harago doan publiko bat sortu da; bestetik, eskolak euskaldundutako milaka eta milaka pertsonek komunikabideak izan litzakete euskararen unibertsoan sozializatzen jarraitzeko eragile.

Lau hamarkadetako hazkundea hainbat eragile eta erakunderen kemenari zor zaie gehiago, aldez aurretik diseinatutako plangintza bati baino. Unea heldu da aurrera begira jarri, eta gogoeta partekatua egiteko, hurrengo hamarkadan euskarazko komunikazioak jauzi handi bat eman dezan. Komunikazioan gertatzen ari diren aldaketa handiek eta euskarak egun dituen aukerek horretara bultzatzen gaituzte.

Helburuak

Euskarazko komunikazioan zeresana duten hiru eragile nagusi elkartu, gogoeta partekatua egiteko: komunikabideak, administrazioa eta unibertsitatea.

Euskarak zein euskarazko komunikazioak hurrengo hamarkadan izango dituen erronka nagusiak aztertu.

Erdaraz soilik edo nagusiki erdaraz aritzen diren komunikabideak euskarazko komunikazioaren inguruko gogoetara erakarri.

Eragileen arteko lankidetzarako giroa indartu.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

 

Egitaraua

2020-09-14

09:00 - 09:15

Harrera eta dokumentazio banaketa

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Libe Mimenza Castillo BEHATEGIA - Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea
  • Josu Amezaga Albizu UPV/EHU - NOR Ikerketa Taldeko zuzendaria
  • Igor Astibia Teiletxea HEKIMEN - Hekimen elkarteko zuzendaria
09:30 - 10:30

“Komunikazioa euskaraz lau hamarkada eta gero: irakurketa kritikoa “

  • Josu Amezaga Albizu UPV/EHU - Soziologian doktorea. Irakaslea, ikertzailea eta NOR Ikerketa Taldeko zuzendaria.
10:30 - 11:30

“Euskara hutsezko komunikabideen kartografia“

  • Libe Mimenza Castillo BEHATEGIA - Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea
11:30 - 12:00

Geldiunea

12:00 - 13:00

“Del broadcast al broadband: el nuevo ecosistema audiovisual, lengua, cultura y soberanía“

  • Enric Marin Otto Universitat Autònoma de Barcelona - Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea, "Departament de Mitjans, Comunicació i Cultura" (UAB)
13:00 - 14:00

“Solasaldia: Miren Dobaran Urrutia (Hizkuntza Politikarako sailburuordea) eta Iñaki Martinez de Luna (soziolinguista)“

  • Miren Dobaran Urrutia Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politikarako sailburuordea
  • Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba UPV/EHU - Soziolinguista
15:30 - 16:30

“Hekimen, euskal hedabideen sektorearen gogoeta estrategikoa“

  • Igor Astibia Teiletxea HEKIMEN - Hekimen elkarteko zuzendaria
16:30 - 18:00

Mahai ingurua: “Komunikazioa eremu digitalean: daukaguna eta datorrena“

  • Lorea Arakistain Aizpiri PuntuEUS - MODERATZAILEA
  • Josu Azpillaga Labaka Codesyntax - Industria ingeniaria
  • Eneko Bidegain Aire Mondragon Unibertsitatea - Irakaslea eta ikertzailea
  • Josu Aztiria Urtaran Elhuyar - Hizkuntza eta teknologia unitatea

2020-09-15

09:00 - 10:15

Mahai ingurua: “Euskarazko komunikazioa prentsa elebidunean“

  • Elixabete Garmendia Lasa MODERATZAILEA
  • Iñaki Soto Nolasco NAIZ - Zuzendaria
  • Eduardo Iribarren Eleizegi Noticias taldea - Noticias de Gipuzkoa egunkariko zuzendaria
  • Lourdes Pérez Rebollar Diario Vasco - Zuzendariordea
10:15 - 11:15

“Solasaldia: Bingen Zupiria Gorostidi (Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua) eta Kike Amonarriz (soziolinguista)“

  • Bingen Zupiria Gorostidi Eusko Jaurlaritza - Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
  • Kike Amonarriz Gorria Euskaltzaleen Topagunea - Soziolinguista
11:15 - 11:45

Geldiunea

11:45 - 12:45

“Solasaldia“

  • Bernadette Soulé Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria - Bernadette Soulé
  • garbine ubeda goikoetxea Idazlea - Kazetaria, diseinatzailea, idazlea
12:45 - 14:00

Mahai ingurua: “Euskarazko komunikazioaren berezko espazioa“

  • Pilar Kaltzada González MODERATZAILEA
  • Martxelo Otamendi Egiguren BERRIA - Zuzendaria
  • Maite Iturbe Mendialdua EITB - Zuzendaria
  • Iban Arantzabal Arrieta TOKIKOM - Zuzendaria

 

ueu.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2020(e)ko irailaren 14(e)tik 2020(e)ko irailaren 15(e)ra
  • Lekua Miramar Jauregia
    Mirakontxa Pasealekua, 48
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaOnline matrikula
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Miramar Jauregia

Non

Euskadi, auzolana