Donostia Festibala Urban

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko irailaren 18(e)tik 2020(e)ko irailaren 19(e)ra
  • Donostia Festibala Urban

Donostia Festibala, festibalaren ohiko formatuan, 2021. urtera atzeratu da.

Orain arteko bederatzi edizioetan, Donostia Festibala musika urbanoen erreferentzia bihurtu da gero eta ikus-entzule gazte gehiagorentzat; izan ere, bai Euskaditik, bai Estatuko beste toki askotatik etortzen baita jendea jaialdiaz ez ezik, hiriko gastronomiaz, parajeez eta hondartzetako surfaz gozatzera. Urte berezia izaki aurtengoa, plazer horietako batzuk ukatuta dauzkagu baina antolatzaileek ez dute nahi musika horietako bat izaterik; horregatik, edizio berezi bat prestatu dute, Donostia Festibala Urban: hiriko hainbat gunetan izango da, egun bizi dugun egoera berezi honetara egokitutako edukierarekin eta formatuekin, baina betiko espirituari eutsita, hau da, jaialdia gure kale eta auzoak euren musikarekin aztoratzen dituzten artista ezagun nahiz hasiberriekin gozatzeko eta joera berriak ezagutzeko aukera izatea nahi dugu.

Edizio berezi hau inoiz baino urbanoagoa izango da; laster, aste gutxi barru, argituko ditugu xehetasun gehiago.

Last Tour

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko irailaren 18(e)tik 2020(e)ko irailaren 19(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

  • Zenbatekoa38 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana