Krzysztof Kieslowski zinema zikloa: "Trzy kolory: Bialy"

Bilbao 2020(e)ko Irailak 18
  • Krzysztof Kieslowski zinema zikloa: "Trzy kolory: Bialy"

2020ko abuztuaren 3tik irailaren 25era, Art House Zinemak zine zikloa eskainiko dio Krzysztof Kieslowski zuzendariari, gaztelaniazko azpitituluekin«Europako zinemaren kontzientzia» izenburupean. 

Film bakoitzeko bi saio proiektatuko dira zortzi astez jarraian, ostiraletan lehen emanaldiak izango dira eta astelehenetan errepikapenak.

Sarrera doan, 944155097 telefonoan erreserba eginez gero, proiekzio eguneko goizeko 9etatik aurrera.

Trzy kolory: Bialy

Karolek eta Dominiquek elkar maite dute, baina Parisen ezkonberri gisa duten bizitzak ez du zentzurik. Neskak utzi egiten du sexualki gustura ez sentitzeagatik, eta Karolek, orduan, Poloniara itzultzea erabakitzen du, maleta batean ezkutatuta, zerotik hasi eta dirutza irabazteko. Behin Varsovian, bizitza berri honi ekingo dio, baina ezin du bere emazte ohi frantsesa ahaztu, eta horrek mendeku bat planeatzera eramango du.

Blanco da Tres colores trilogiako bigarren zinta. Azulen bezala, Frantziako ideal iraultzaileetako bat jorratzen du, berdintasuna.

Jatorrizko izenburua: Trzy kolory: Bialy
Zuzendaritza: Krzysztof Kieslowski
Gidoia: Krzysztof Kieslowski, Krzysztof Piesiewicz
Musika: Zbigniew Preisner
Argazkilaritza: Edward Klosinski
Protagonistak: Zbigniew Bielawski, Julie Delpy, Janusz Gajos, Jerzy Stuhr, Grzegorz Warchol

 

 

BilbaoArte

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko Irailak 18
  • Ordutegia19:00
  • Lekua BilbaoArte
    Urazurrutia, 32
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Web BilbaoArte

Non

Euskadi, auzolana