(Data barik) Herri Musikaren Jardunaldiak 2020: Errepertorio herrikoia: bilketa eta antolaketa

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko irailaren 18(e)tik 2020(e)ko irailaren 20(e)ra
  • (Data barik) Herri Musikaren Jardunaldiak 2020: Errepertorio herrikoia: bilketa eta antolaketa

Soinueneak Eresbil eta Musikenerekin antolatu dituen Herri Musikaren 19. Jardunaldiak errepertorio herrikoien bilketa eta antolaketari buruzkoak izango dira.

Gonbidatu berezia izango dugu: Dorothé Schubarth (Basilea, 1944) musikologo suitzarra. 80 eta 90ko hamarkadetan argitaratutako Cancioneiro Popular Galego lan mardulean Galiziako ahozko ondarearen lagin garrantzitsua bildu zuen Schubarthek, Antón Santamarina hizkuntzalariarekin batera.

Bi ikerlariak jardunaldietan izango ditugu, eta Schubarthek Hungariako kantutegiaz duen jakintza eta transkripzioan duen esperientzia aberatsa baliatuz, sinposio bat eta egun erdiko bi lan-saio prestatu ditugu. Musikari, ikasle, irakasle, ikerlari eta publiko interesdunari zuzenduriko saio hauetan, egungo etnomusikologian oraindik ere eztabaidagai diren gaiak landuko ditugu.

Izena emateko epea irailaren 7an bukatuko da.

OHARRA: Egitarauko sinposiora, lansaioren batera edota bazkariren batera etorri nahi duenak izena emateko orria beteta bidali beharko du Soinueneara.

Soinuenea Fundazioa

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko irailaren 18(e)tik 2020(e)ko irailaren 20(e)ra
  • LekuaMusikene, Eresbil eta Soinuenean
    Donostia-San Sebastián
  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana