UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Begirada feminista eta humanistak kartzelara zinedokumentalaren bidez"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Irailak 18
  • UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Begirada feminista eta humanistak kartzelara zinedokumentalaren bidez"

UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan. 

Uda Ikastaro honetan, zinema eta artea sentsibilizazio eta eraldaketa soziala tresnen bidez, espetxean dauden pertsonen egoera ikuspegi intimo, humanista eta feminista batetik hurbiltzen da, espetxeetako atxilotze prozesuetan bizitako esperientziekin eta sentimenduekin lotuta.

Zinemak eta arteak testigantzen bidez aukera ematen digute gizarteari espetxe-ereduei eta kondenatutako pertsonen birgizarteratze-helburuari buruz hausnartzeko. Ikusiko ditugun dokumentalek isolamendu, ikusezintasun eta bazterketa sozialaren errealitate gogorrak ikuspegi estetiko eta artistikoetatik eskaintzen dituzte. Zinemaren eta artearen bidez, ikusi, entzun, sentitu eta hausnartuko ditugu askatasun-gabetzearekin pertsonen egoera. Emakume-zuzendariek preso dauden pertsonak ikuspegi humanotik erakusten dizkigute.

Hezkuntza tresna den zinema-forora egokitutako ikuspegi sentipentsatzailearen metodologiatik hurbilduko diogu, emananldietara hurbildu diren guztiek gutxieneko parte-hartzea eta ekarpena izan dezaten. Film bakoitzaren inguruko hausnarketa sentipentsantearen ondoren, mahai-ingurua egingo dugu filma zuzendariekin eta gizakien eskubideen eta gizarteratzearen ikuspegitik espetxeetako errealitatea eraldatzeko bideratutako solasaldia mantenduko dugu.

Helburuak

Zine-dokumentalak eta arteak espetxe-testuinguruan ikerketa parte-hartzailerako eta esku-hartze sozialerako duten ahalmena ezagutaraztea.

Dokumentala ikuspegi sentipentsante batetik erabiltzea, espetxean bizitzeari buruzko pertzepzio soziala sentsibilizatzeko eta eraldatzeko tresna gisa. 

Espetxeratzeak pertsonengan dituen ondorioei buruzko begirada zabaltzea, haien birgizarteratze, barneratze eta giza eskubideak biltzatzeko aldeko gizarte-jarrerak sustatuz.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Gizarte-erakundeak

Egitaraua

09:00 - 09:15

Registro y entrega de documentación

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Rakel Oion UPV/EHU - PDI
  • Edurne Aranguren UPV/EHU
09:25 - 10:55

“Proyección de la película-documental Penitencia (2019) 54 min“ 

  • Pili Mugica Directora del documental

Escritura individual sentipensante

Expresión oral sentipensante

10:55 - 11:15

Geldiunea

11:15 - 12:15

“Proyección de la película-documental Ces maison hantées (2017)“ 

  • Irene Lopez Directora del documental 

Escritura individual sentipensante

Expresión oral sentipensante

12:15 - 12:25

Geldiunea

12:25 - 13:55

“Proyección de la película-documental Nos pintamos solas (2013) 57 min“

  • Marisa Belasteguigoitia UNAM Universidad Autonoma de Mexico - Profesora 

Escritura individual sentipensante

Expresión oral sentipensante

13:55 - 14:00

Cierre sesión matinal

16:00 - 17:15

Mahai ingurua: “Cómo transformar la realidad penitenciaria a través del arte“

  • Estibaliz de Miguel UPV/EHU - PDI (Moderatzailea)
  • Marisa Belasteguigoitia Universidad Autónoma de Mexico UNAM - Profesora
  • Pili Mugica - - Directora de documental
  • Rakel Oion UPV/EHU - PDI
  • Irene Lopez - - Directora de documental
16:45 - 17:20

Diálogo con el público desde un enfoque apreciativo

17:20 - 17:30

Síntesis 

Clausura

ueu.eus

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2020(e)ko Irailak 18
  • LekuaLascaray Ikergunea. Miguel de Unamuno, 3
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaOnline matrikula
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana