"Zumiriki" filmaren emanaldia eta Oskar Alegria zuzendariarekin solasaldia

Larrabetzu 2020(e)ko Irailak 19
  • "Zumiriki" filmaren emanaldia eta Oskar Alegria zuzendariarekin solasaldia

OHARRA: Guztion Osasuna babesteko protokoloa bete beharko da: Aforoa mugatua, musukoak beharrezkoak dira, erreserba egin beharko da, telefonotik deitu erreserba egiteko 944558271 edo kulturbilgunea@gmail.com mail bat bialduta.


Nafar Pirinioetako basoetan borondatez isolatzen den pertsona baten istorioa kontatzen du Zumiriki dokumentalak, naturarekiko eta haurtzaroarekiko erlazioa berreskuratzea helburu duena, eta itxaronaldia duena ardatz.

Oskar Alegria bera da filmaren protagonista, lau hilabetez isolatu baitzen baso erdiko etxola batean filmaketa egiteko, baratze bat, bi oilo eta 70 liburu lagun zituela.

Izenburua ematen dion hitzak "ibaiko uharte" esan nahi du, eta, hain zuzen, Alegriak haurtzaroan ezagutu eta presa baten eraikuntzarengatik urperatua gelditu zen uharte bati egiten dio erreferentzia.

Fitxa

  • Zuzendaria: Oskar Alegria
  • Gidoia: Oskar Alegria
  • Argazkia: Oskar Alegria
  • Muntaketa: Oskar Alegria
  • Musika: Ainara LeGardon, Xabier Erkizia, Mixel Etxekopar, Xavier Garcia, Justa Mentaberri, María Azcona, Elias Alegria, Ramon Lazkano
  • Soinua: Haimar Olaskoaga
  • Produkzio-etxea: Emak Bakia Films
  • Generoa: Dokumentala
  • Hizkuntza: Euskara eta gaztelania (gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluekin)
  • Iraupena: 122 minutu

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko Irailak 19
  • Ordutegia19:00
  • LekuaJeuntzeko ermitan zinema
    Larrabetzu
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana