Herri Urrats 2020

Senpere 2020(e)ko Irailak 20
  • Herri Urrats 2020

COVID-19ak eragindako pandemiaren eraginez, Ikastolen Elkarteak udazkenera atzeratu ditu ikastolen aldeko aurtengo jaiak. 

Hala, Herri Urrats irailaren 20an izango da, Senperen. Kilometroak jaiak bere data mantenduko du, urriaren 4an, AmasaVillabonan eta Zizurkilen.

Bestalde, Araba Euskaraz eta Ibilaldia egun berean ospatuko dituzte, urriaren 18an, Amurrion eta Elorrion, hurrenez hurren. Egun berean egitekoa ziren Nafarroa Oinez ere, baina bertan behera utzi behar izan dute aurtengo jaia.

Herri Urrats 2020: Gaki ge

GAKI GE = “bagoaz” Senpere inguruko euskalkian.

Lelo horrekin, herritarrak mugitzerat gonbidatu nahi dituzte. Gaki ge Herri Urratserat ikastolek eta euskarak Ipar Euskal Herrian behar duten sustengua emaiterat. Gaki ge gure geroa euskaraz eraikitzera. Gaki ge Brebeta eta Baxoa euskaraz izan daitezen erdiesterat. Gaki ge euskararen ofizialtasuna lortzerat.

 


Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2020(e)ko Irailak 20
  • Ordutegia10:00
  • LekuaSenpere

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana