"Historia de la fotografía"

Bilbao 2020(e)ko irailaren 22(e)tik 2020(e)ko abenduaren 22(e)ra
  • "Historia de la fotografía"

 

Irakaslea: Ricky Dávila. 3 orduko 12 saio (36 ordu)

Hiruhilean zehar argazkilaritzaren historiaz ikuspegi orokor bat barneratu nahi duten argazkilari eta ikasleentzat diseinatuta dago ikastaro hau.

Gure argazki-sentsibilitatea garatzeko, begiratzen ikasteko, ezinbestekoa da mende eta erdi luzea duen argazki-lengoaiaren oinarrizko jakintza lortzea. Hainbat ibilbide aztertuko dugu: Niepce, Gregory Crewdson, Cartier-Bresson, dokumentalismo garaikidea, Ansel Adams, Düsseldorf Eskola, Stieglitz, Robert Frank, La Bauhaus, Moriyama, etab… Hiru hilean zehar argazkilaritza arloko autorerik garrantzitsuenen joera nagusiak aztertuko ditugu, parte hartzaileek euren argazki-zaletasuna areagotzeko, eta ikusle diren aldetik, euren sentsibilitatea nahiz gaitasun kritikoa aberasteko.

CFC BILBAO

Edificio Ensanche
Plaza Ensanche 11
48009 Bilbao

info@cfcbilbao.com

cfcbilbao.com

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana