Kultur Aro 2020

Durango 2020(e)ko irailaren 24(e)tik 2020(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • Kultur Aro 2020

Durangoko Udalak udazkenerako 'Kultur Aro' ziklo kulturala aurkeztu du, 80 ekimen barnebiltzen dituena.

EMANALDIAK

Saio guztietan aldez aurretik sarrera hartu beharko da aforoak eta segurtasun tarteak zaintzeko.

Astean asteko sarrerak banatuko dira, ezingo dira aurretiaz hartu. Gehienez ere 6 sarrera hartu ahal izango dira, elkarrekin bizi direnak batera eseri daitezen. Aulki taldeen artean ezarriko da segurtasun tartea.

Ordurako etortzeko eskatzen dizugu. Saioa hasi baino 15 minutu arinago bertaratu ezeran erreserba bertan behera geratuko da, eta erreserbarik ez duten ikusleak esertzen hasiko dira antolakuntzak esaten duena jarraituz, aforoa bete arte.

Behar dituzun sarrerak aldez aurretik hartzeak asko errazten digu segurtasun protokoloak betetzeko aulkien antolaketa lana. Erreserba eginez gero bertaratzen zarenean zure lekua izango duzu, albokoarekiko segurtasun tartea zainduz.

SARRERAK

Durangoko Arte eta Historia Museoan hartu ditezke.

Ordutegia:>Asteartetik ostiralera: 10:00 – 13:00 / 17:00 – 20:00>Larunbatak: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00>Igandeak: 11:00 – 14:00

Telefonoz:94 603 00 20

Internetez: www.kutxabank.com(Zerbitzu honek 0.60 €ko komisioa kobratzen du sarrera bakoitzagatik)

GOMENDIOAK

Babes neurriak jarraituz: sarrera –irteerarako maskarilak eta gel hidroalkoholikoa banatuko dira, segurtasun tartea bermatu beharko da.

Informazio osoa izateko Durango Kulturaz Blai App-a jaitsi eta jarrai gaitzazu.

Sarrerarik ez baduzu ere ez geratu etortzeko gogoz, bertaratu eta saiatuko gara konpontzen.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko irailaren 24(e)tik 2020(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • LekuaDurango

  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana