Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Bizi dantza"

Sopela 2020(e)ko Irailak 24
  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Bizi dantza"
  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Bizi dantza"
  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Bizi dantza"
  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Bizi dantza"

SARREREN SALMENTA

  • Erroldatuak: Irailaren 21etik aurrera
  • Ez-erroldatuak: Irailaren 23tik Aurrera

Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan.

Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan.

Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala. 

Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko.

Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu.

Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!

 


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaKatxiporreta
  • Data 2020(e)ko Irailak 24
  • Ordutegia16:30 eta 19:00
  • LekuaUdaletxeko plazako karpa
    Sopela
  • Zenbatekoa5€ (haurrak) 8€ (helduak)
  • HizkuntzaEuskara
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana