"AMP_XXIII: Trikimailua"

Bilbao 2020(e)ko irailaren 24(e)tik 2020(e)ko urriaren 8(e)ra
  • "AMP_XXIII: Trikimailua"

Okelan egingo den ikasturte berriko lehen AMP erakusketa. "Trikimailua" izendatzea erabaki duten erakusketa honen bueltan, AINARA ELGOIBAR, AINIZE SARASOLA eta GABRIELE MUGURUZAREN lanez gozatzeko aukera izango da.

Egoerak hala eskatzen duelako, ez da inauguraziorik egingo, baina erakusketa ikusgai egongo da irailaren 24ko 18:00retatik aurrera. Ondoren, bi astez luzatuko da.

Erakusketari amaiera emateko, BERBALDIA burutuko da Artiatx fabrikan, urriaren 10ean, 12:30ean.

INFORMAZIO OSOA:

ERAKUSKETA: 2020/09/24tik-2020/10/08ra
ORDUTEGIA: Asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan: 17:00-20:00
BERBALDIA: Urriaren 10ean, Artiatx Fabrikan (Deustuibarra 70A 2. solairua), 12:30ean.

AINARA ELGOIBAR (Mungia, 1975)

Ainara Elgoibar artista da. Bere praktika, sarri, mugimenduan den irudiaren bitartez adierazten da, bereziki interesatzen zaion alorra izanik. Tractora Koop artista-kooperatibaren bazkide fundatzailea ere bada, arte-ekoizpenerako eta bitartekaritzarako plataforma gisa jarduten duena. Hau guztiaren aurretik, duela asko, enpresa pribatuaren esparruan lan egin zuen, multinazional amerikar baten finantza sailean.

AINIZE SARASOLA (Orio, 1984)

Ainize Sarasola Arte Ederretan lizentziatua EHUn, Leioan. Ikusizko artista eta zinemagilea. Azken urteetan zinema eta marrazkia lantzen ditu. Orain arte hiru film labur egin ditu: Tarot Night (2013), The News (2014) eta The Real Stardust Oil (2015). 2018an bukatu zuen lehen film luzea: Killing Time.

ainizeblog.blogspot.com.es

GABRIELE MUGURUZA (Donostia, 1992)

Gabriele Muguruzak Arte Gradua ikasi zuen Bilbon 2010 eta 2014 artean, lau hilabeteko egonaldiarekin Central Saint Martens School of Arts and Design-en. 2015ean Ikerketa eta Sorkuntza Masterra egin zuen eta Kalostra arte eskolan hartu zuen parte. 2018an Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Masterra osatu zuen. Hainbat erakusketatan hartu dut parte:La naturaleza de las cosas, Jareño Donostia; Zena eta Dena Harriak programaren barruan, Markina-Xemein; Bi Dos Two, Azkuna Zentroa, Bilbo. Gaur egun Bilbon bizi da.

@isitwhat_gbrl

Okela Sormen Lantegia

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana