Bilboko Zirkuituak, arte eszenikoetako tokiko konpainien jarduna (gehienak amateurrak edo semiprofesionalak izanik) bultzatzeko asmoz Bilboko Udalak abiatu duen ekimenak, XIX. denboraldia egingo du aurten. Hain zuzen ere, irailaren 25ean hasiko da, Castañoseko udaltegian.
Udazken honetako programazio eszenikoa, Bilboko auzoetan, 16 emanaldikoa izango da, oso ezberdinak denak, 14 konpainia eta artistaren eskutik. Denboraldi honetan parte hartuko duten konpainietako batzuk ezagunak dira Bilboko Zirkuituan, esate baterako A trompicones Teatro; pieza berri bat ekarriko digute, beste denboraldi batzuetan arrakasta handia izan ondoren. La Dinamika ere hemen aritutakoak dira (Eguzki Zubia).
Halaber, ikuskizun berri eta estreinaldi asko ikusi ahal izango ditugu. Besteak beste Krego Martín Danza, Mama Crea eta Juan Carlos Garaizabal konpainiak eta artistak etorriko dira. Iuris Tantum-en lana ere ikusiko dugu, Kepa Ibarraren gidoiarekin.
Eskaintza kulturala osatzeko askotariko proposamenak daude, komediarekin, misterioarekin, dantzarekin eta musikarekin, baita antzerkiari buruzko mahai-inguru batekin ere, bertoko zenbait kolektiboren eskutik: Ana Capilla Danza, Loida A. Gómez, Katastrofen Teatro, Naita Produkzioak, Aimara teatro, Fósforos, Olatz Gorrotxategi eta La Pacheca Collective.
Bilboko Zirkuitua 2020 (iraila-azaroa): liburuxka [PDF - 1,87 MB]
SORMENARI BABESA
Bilboko Udalak Bilboko Zirkuitua martxan jartzen du urtero, helburu birekin: bertoko eszena sustatu eta bultzatzea, eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzea. Programa honen bidez, antzerki eta dantza taldeei aukera ematen zaie euren lana taularatzeko eta jendaurrean erakusteko. Programa honetan parte hartzen duten artistetako asko eremu profesionalean aritzen dira gerora.
Gainera, udal programa honek aukera paregabea ematen die herritarrei hiriko proposamen artistiko berri eta freskoenak gozatzeko. Ekimen honek garrantzia dauka, bestetik, hiriko eskaintza kulturala deszentralizatzeko. Denborarekin, antzerki-zirkuitu hau auzo guztietara zabaldu da; auzoetako askotan hauxe da estalitako eremu batean egiten den arte eszenikoen eskaintza bakarra.
ZIRKUITUAREN EGITARAUA: 2020ko IRAILA-AZAROA
Aurreko edizioetan bezala, antzezpenak 19:30etik aurrera programatu dira, salbu eta Solokoetxe institutuan eta Harrobian (berrikuntza eta produkzio eszenikoko zentroa) egingo direnak, 19:00etan hasiko baitira, eta Fósforos-en funtzioa, Begoñako udaltegian, saio bikoitza egingo baitu, 20:15ean errepikatuta.
- IRAILAREN 25EAN, 19:30EAN: ANA CAPILLA DANZA. Cajita de música. Castañoseko udaltegia
- URRIAREN 1EAN, 19:30EAN: A TROMPICONES TEATRO. Solitaire. Basurtuko udaltegia
- URRIAREN 2AN, 19:30EAN: LA DINAMIKA. 3er acto. Errekaldeko udaltegia
- URRIAREN 8AN, 19:30EAN: IURIS TANTUM. Raúl, no cenes solo. Zorrotzako udaltegia
- URRIAREN 9AN, 19:30EAN: LOIDA A. GÓMEZ. Artaud y otros animales. San Frantziskoko udaltegia
- URRIAREN 10EAN, 19:30EAN: KREGO MARTÍN DANZA. Conmovidas - Con movidas. Harrobia
- URRIAREN 29AN, 19:30: KATASTROFEN TEATRO. Las fosas abisales. Otxarkoagako udaltegia
- URRIAREN 30EAN, 19:30: MAMA CREA. Una celda propia (euskaraz). Castañoseko udaltegia
- AZAROAREN 5EAN, 19:30EAN: MAMA CREA. Una celda propia. Basurtuko udaltegia
- AZAROAREN 6AN, 19:30EAN: NAITA PRODUKZIOAK. Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean (euskaraz). Errekaldeko udaltegia
- AZAROAREN 12AN, 19:30EAN: AIMARA TEATRO. El enfermo imaginario. Begoñako udaltegia
- AZAROAREN 19AN, 19:30EAN ETA 20:15EAN: FÓSFOROS. Fósforos - Momentos de vida. Begoñako udaltegia
- AZAROAREN 20AN, 19:30EAN: OLATZ GORROTXATEGI. 43º13’44’’N. Castañoseko udaltegia
- AZAROAREN 25EAN, 19:00ETAN: LA PACHECA COLLECTIVE. Contado por ellas. Solokoetxe institutua
- AZAROAREN 26AN, 19:30EAN: JUAN CARLOS GARAIZABAL. No más boleros, gracias. Otxarkoagako udaltegia
- AZAROAREN 27AN, 19:30EAN: LA PACHECA COLLECTIVE. Contado por ellas. Zorrotza Auzoka
Informazio gehiago: kulturabarrutik.eus.