"Eleketa, ahozko oroimenak"

Hazparne 2020(e)ko irailaren 25(e)tik 2020(e)ko azaroaren 7(e)ra
  • "Eleketa, ahozko oroimenak"
    Sorkuntza grafikoa © Guénolé Le Gal

2007an, Euskal kultur erakundeak proiektu handi bat hasi zuen: ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutua dena, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduaren obragintza pean egiten da, urtero hogeita hamar bat lekukotasun bilduz.

EKE-k Eleketa fondoaren aberastasuna ezagutarazi nahi du. "Eleketa" multimedia erakusketa, xede honekin sortua izan da: lurralde bakoitzean bildu lekukotasunak lurraldera itzul daitezen eta jendeak goza ditzan.

2020ko irailaren 25etik azaroaren 7ra, Pierre Espil Mediatekan, Hazparneko lurraldeko 68 bat lekukok (Aiherra, Bastida, Beskoitze, Donoztiri, Hazparne, Heleta, Izturitze, Lekorne, Lekuine, Makea) beren bizipenak eta oroimenak aipatuko dizkigute, 200 bideo-pasarte, irudi, objektu eta artxiboko erreportaien bidez.

"Eleketa" erakusketak ipar Euskal Herriko beste lurraldeetan ibili behar luke ondoko hilabeteetan, beti ere tokian tokiko testuinguruari egokituz, han eta hemen bildu lekukotasunak baloratuz. 2020ko azaroaren 13tik abenduaren 13ra Donibane Lohizunen erakutsia izanen da adibidez.

Xehetasunak

Harremanak: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74 edota Jakes Larre (EKE) - jakes.larre@eke.eus / 05 59 93 38 75

eke.eus/

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 25(e)tik 2020(e)ko azaroaren 7(e)ra
  • LekuaPierre Espil Mediateka
    Hazparne
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana