Europako Ondare Jardunaldiak 2020, Nafarroan

Pamplona/Iruña 2020(e)ko irailaren 25(e)tik 2020(e)ko urriaren 4(e)ra
  • Europako Ondare Jardunaldiak 2020, Nafarroan

COVID-19k ezarritako edukiera-mugen ondorioz eta herritarren joan-etorri handiagoa ahalbidetzeko, luzatu egin dira datak.

Ondarearen Europako Jardunaldiak bi asteburutan zehar zabalduko dira aurten, irailaren 25etik 27ra eta urriaren 2tik 4ra. Nafarroan eginen diren jardunaldien antolatzaile  Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak erabaki hori hartu du, COVID-19ko krisiak ondare-enklabeetan ezarritako edukiera-mugak direla-eta, ahalik eta pertsona interesdun gehienei arreta emateko.

Jardunaldiak Europako Kontseiluak sustatzen ditu nazioartean, eta aurtengo goiburua "Hezkuntza eta Ondarea" da, ondareak ikaskuntzarako tresna gisa daukan ahalmena nabarmentzeko. Nafarroa osoko udalek eta erakundeek proposatutako jarduera egitarauaren bidez burutuko da.

Egungo egoera dela eta, programatu diren ekitaldiak aire zabalean eginen dira, talde txikietan bilduta, eta ezarrita dauden osasun gomendioak beteta.

Udal eta erakunde interesdunek uztailaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak www.actividadesjep.fcpatrimoniodenavarra.com webaren bidez.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko irailaren 25(e)tik 2020(e)ko urriaren 4(e)ra
  • LekuaPamplona/Iruña

Non

Euskadi, auzolana