"Ignacio Figueroa, Villamejorreko markesa. Joaquín Bárbara-ren erretratu bat"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko irailaren 25(e)tik 2021(e)ko martxoaren 21(e)ra
  • "Ignacio Figueroa, Villamejorreko markesa. Joaquín Bárbara-ren erretratu bat"

Arabako Arte Ederren Museoak, 2018an, Joaquín Bárbara Baltza margolariaren (Laudio, Araba, 1867 - Santander, Kantabria, 1931) Villamejorreko Markes txit gorenaren erretratua eskuratu zuen. Ekarpen aparta izan da hori artistaren memoria eta obra behin betiko berreskuratzeko.

Keinu horrekin zegoen hutsune bat bete du Museoak, Bárbarari toki bat emanez lehen aldiz Euskadiko artisten bildumetan —orain arte bera ez zen agertzen haren pinakoteketan— eta bere jardueraren zati handi bat bere jatorrizko lurretik kanpo egin zuen egile bat lur horretara geratzeko itzultzea ahalbidetuz. Pieza osorik zaharberrituta eta jendaurrean aurkeztuta, aukera ematen zaigu orain arabar horren lanera, zeinaren ibilbidea ezegonkorra baina nabarmena izan baita, hein batean finkatuta dagoen abiapuntu batetik berriz hurbiltzeko eta, halaber, Ignacio Figueroa Mendietaren azalpen biografiko labur bat emateko, bere garaiko negozioetako, politikako eta gizarteko pertsonaia ospetsua izanik, eta olio-pinturaren protagonista. Obra hori margolariak, mandatu bidez edo bere ekimenez, bere ibilbidean askotan landutako erretratuaren generoaren adibide ona da; izan ere, kritikak eta historiografiak genero horrengatik aitortu eta gogoratu du, batez ere.

Erakusketan, lanarekin batera panel batzuk daude, margolariaren ibilbidea eta erretratatuaren nortasuna azaltzen dituztenak, testu eta irudien bidez. Haietariko azkena lanaren zaharberritzeari, haren aurreko egoerari eta jasan duen esku-hartzeari buruzkoa da.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 25(e)tik 2021(e)ko martxoaren 21(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-18:30, igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Arabako Arte Ederren Museoa
    Frai Francisco Vitoria Ibilbidea, 8
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Arabako Arte Ederren Museoa

Non

Euskadi, auzolana