Ondarearen Europako Jardunaldiak 2020, Nafarroan

Pamplona/Iruña 2020(e)ko irailaren 25(e)tik 2020(e)ko urriaren 4(e)ra
  • Ondarearen Europako Jardunaldiak 2020, Nafarroan

Ondarearen Europako Jardunaldiek (Jep) 90 jarduera hartuko dituzte 43 herritan irailaren 25, 26 eta 27an, eta urriaren 2, 3 eta 4an. Programa bi asteburutan zabalduko da aurten, ahalik eta interesdun gehienei arreta emateko, eta edukiera mugatuko da ondare-guneetan  zein segurtasun-protokoloetan.

Egitaraua

Vianako Printzea Kultura Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako 43 herrirekin batera, 90 jarduera programatu ditu, ikusizko arteekin, zinemarekin, antzerkiarekin, dantzarekin, jokoekin, irakurketarekin, musikarekin edo argazkigintzarekin lotutakoak. Jarduera horien bidez, kultura-ondarearen hainbat alderdi azpimarratuko dira, norberaren eta komunitatearen gozamenerako iturri diren aldetik. Gainera, kultur eta turismo sektorerako pizgarri izango da programazioa.

Egitarauak ibilbideak, interpretazio-ibilaldiak, lehiaketak, bisita gidatuak, tailerrak, hitzaldiak eta kontzertuak biltzen ditu, besteak beste, eta aukera ematen du kultur ondareko ondasun esanguratsuenak eta Foru Komunitatean eskuarki eskuraezinak diren leku batzuk bisitatzeko.

Beste urte batzuetan bezala, helburua publiko ugari biltzea da, adin eta interes desberdinetako taldeei zuzendutako jardueren bidez (espezialistak eta zaleak, tokiko herritarrak eta turistak, familiak, ikasleak, adingabekoen taldeak...), herritar guztien gozamena eta inplikazioa ahalbidetzeko.

gipuzkoa.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana