"Sé infiel y no mires con quién"

Eibar 2020(e)ko Irailak 25
  • "Sé infiel y no mires con quién"

Luis haurrentzako liburuak egiten dituen argitaletxe baten jabea da, eta bolada txarra pasatzen ari da. Haren bazkide eta lagun Alvarok, bulegokideak, apartamentua uzteko eskatu dio, azken ligea gauean entretenitzeko. Baina Rocíok ere, Álvaroren emazteak, apartamentu hori eskatu dio gau horretarako Beari, Luisen emazteari. Ederra istilua, polita gona eta praka horien dantza!

Horrez gainera, inork ez daki Oscar, pisu dotore hori azken hiru hilabeteotan dekoratzen jardun duen barne-diseinatzailea, ohe biribil berria probatzekotan dela gau horretantxe bere maitalearekin, etxe hartako neskamearekin. Gau horretan, hiru bikoteek apartamentua hutsik dagoelakoan topo egiten dutenean, egundoko anabasa sortuko da.

Santiago Urrialde, Esther del Prado, Maribel Lara, Vicente Renovell, Celine Tyll, Kiko Ortega eta Claudia Azconak osatzen dute komedia honetako aktore zerrenda, Josema Yusteren zuzendaritzapean.

Pentación Espectáculosek ekoiztua.

eibar.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaPentación Espectáculos.
  • Data 2020(e)ko Irailak 25
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Coliseo Antzokia
    Merkatu, 2
    Eibar
  • Zenbatekoa20 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Coliseo Antzokia

Non

Euskadi, auzolana