"Topic Museoa: Alegiazko izakiak"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko irailaren 25(e)tik 2020(e)ko azaroaren 9(e)ra
  • "Topic Museoa: Alegiazko izakiak"

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako ad hoc diseinatu du Tolosako Topic Museoak erakusketa bat: Alegiazko izakiak. Erakusketa irailaren 25ean inauguratuko da Okendo Kultur Etxean eta irekita egongo da azaroaren 9ra arte. Bertan 80 txotxongilo ikusi ahal izango dira, eta horietatik erdia ez dira inoiz ikusgai jarri. Hala, lehen aldiz irtengo dira Topiceko biltegietatik, museoko pieza gisa beren burua "gizartean aurkezteko" gogoarekin.

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da Topic, 2009ko azaroan irekia. Proiektu bakan, erakargarri eta interesgarri bat da, irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren alde apustua egiten duena. Europa osoan zentro integral bakarra da txotxongilo artearentzat.

"Biltegietako bazter guztiak nahasi ditugu pieza egokiak eta aukerakoak aurkitu ahal izateko, eta erronka eta lan zoragarria da hori, beti topatzen duzulako txotxongiloren bat hor nonbait ahaztuta zegoena, edo konturatu egiten zara azkenean aukera duzula argitara ateratzeko sortuak izan zirenean estetikoki hain zorionekoak ez ziren haiek (edo hura) eta, horregatik beharbada, geratu zirela plano ezkutuago batean baztertuta", dio Topiceko museologiaren arduradun María San Sebastiánek.

Erakusketaren diseinuak pertsonaiaren tipologiari edo arketipoari jarraitzen dio. "Asko dira helduentzako txotxongiloen obrak, 'beldurrezkoak' edo izu-ikara sortzen dutenak; xedetzat duten publikoa, ordea, mugatuagoa da Topicekoa baino, orokorrean", gaineratu du Maríak.

Erakusketa hau publiko guztientzat izatea da gure asmoa. Gainera, izaki batzuk, heldu batzuentzat edo kultura jakin batzuentzat beldurgarriak izan daitezkeenak, ez dituzte halakotzat hartzen haurrek, edo beste jatorri batzuetako pertsonek.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 25(e)tik 2020(e)ko azaroaren 9(e)ra
  • Lekua Okendo Kultur Etxea
    DK. Nafarroa etorbidea, 7 (Gros)
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Okendo Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana