"Consubstantiation"

Bilbao 2020(e)ko irailaren 26(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • "Consubstantiation"

Dantzaldia 2020ren barruan.

Consubstantiation lana queer delakotik haragoko performancea da eta genero kontuei ekiten die. Koreografoa sexu eta genero identitateen iruditeriarekin eta in-betweenness edo tarteko egoeraren ideiarekin jolasten da. Definituak izan baino arinago, sexualtasuna, generoa eta identitatea lurralde ezezagunak izan ziren, eta kontzeptuok auzitan jartzea izan zen ideia bat eratzekotan zegoen sentimenduaren oinarrian. Ordea, zer gertatzen da gaur, kontzeptuak estereotipo edo ekintza eta hitz arbitrarioen metaketa bihurtzendirenean?

Badirudienean queer eta drag nozioek azaleko plano batean ezarritako definizio estetikoaren pisua baino ez daramatela? Oraingo honetan Dinis Machado, fikziozkoa denaren eta gorputz-lengoaien aurrean daraman bere lan-ildoari jarraituz, queer -drag performance batekin agertzen zaigu, genero-bitasunen eta sexu-identitateen artean fluktuatuz. Argi eklektikoak dituen pieza dirudien arren, Machado genero bien arteko egoeraren iruditeria sortzeko desplazatzen da, sexualtasunaren eta haren gauzatzearen artean: genero objektibotasunerantz hurbiltzen den giza gorputz bat da.

Genero anbiguotasuna indartzearren objektualtasun jarrera hartzeko bide horretan, performerrak bertan behera uzten du beraren objektibotasuna, eta muntaketa baten menpe jartzen da, non argiztapena eta ‘habitatzea’ mozorrodistiratsuak janzten dituen gorputz tenkatu baten mesedetan jartzen diren.

Machadok proposatutako koreografia garaikidea gorputzen geometriarekinjolasten da zenbait gai konkretutatik abiatuta. Bere koreografia mugimendu-patroi harrigarriz beteta dago eta pop kantekin hornitua dator aurretiazezarritako identitate-narratibak hausteko.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaDinis Machado
  • Data 2020(e)ko irailaren 26(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • OrdutegiaIrailak 26: 20:00. Irailak 27: 19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web La Fundición

Non

Euskadi, auzolana