Antzerki tailerra (Bermeo)

Bermeo 2020(e)ko irailaren 30(e)tik 2021(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Antzerki tailerra (Bermeo)

Bermeoko Udalak antzerki tailerra antolatu du ikasturte honetan, 2020ko urritik 2021eko ekainera bitarte. 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute. Tailerraren bidez lortu gura da sorkuntza-lanari bidea ematea eta ikasleek antzezteko beharrezko dituzten gaitasun funtsezkoenak eskuratzea, hala nola:

-Gorputz adierazpena

-Gorputza espazioan

-Ahots adierazpena

-Inprobisazioa

-Pertsonaiak

-Talde zein bakarkako sormena

-Ezena ezberdinak

Interesa dutenek matrikula irailaren 29ra arte egin behar dute Berhaz bulegoan. Matrikularen prezioa, 115 €koa da eta banku bidez ordainduko da.

Eguaztenero izango da tailerra, irailaren 30ean hasita, ordu biko saioetan, 19:00etatik 21:00etara, Kultura Etxean.

Irakaslea Jon Ander Urresti da, antzezle, zuzendari eta antzerki irakaslea.

kartela


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2020(e)ko irailaren 30(e)tik 2021(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaBermeo

Non

Euskadi, auzolana