Euskadiko Orkestra: "Schubert"

Bilbao 2020(e)ko Irailak 30
  • Euskadiko Orkestra: "Schubert"

Zuzendaria: Robert Treviño

Schubertek bizitza zaila izan zuen, eta ez zen inoiz ospetsu izatera iritsi bere garaiko ikusleen artean. Hala ere, oso lagun leialen talde bat izan zuen, eta, 1815etik aurrera, bere omenez, Schubertiade direlakoak antolatzen hasi ziren; jaialdi pribatuak ziren, eta egilearen musika ospatu eta beste arte batzuekin erlazionatzen zen. Gaur egun, Europako hainbat tokitan, indarrean dago oraindik tradizio hori. Eredu horretan inspiratuta, eta Erromantizismoan oinarritzen den denboraldiari handitasunez hasiera emateko, Euskadiko Orkestrak bere Schubertiade propioa ospatuko du, eta Robert Treviño izango da zeremonia-maisu. Ez da inoiz egin horrelako ezer: astebetean, Schuberten zortzi sinfoniak entzuteko aukera eskainiko du, lau hiriburuetan banatuta eta saio bikoitzetan.

Irailak 30, Bilbo:
-18:00: 2. eta 8. Sinfoniak.
-20:15: 5. eta 4. Sinfoniak.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana