Euskadiko Filmategia: Éric Rohmer zikloa

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko urriaren 1(e)tik 2020(e)ko abenduaren 23(e)ra
  • Euskadiko Filmategia: Éric Rohmer zikloa

Euskadiko Filmategiak Éric Rohmer zinemagileari eskainitako ziklo batekin ekingo dio berriro programatzeari. Guztira 11 film proiektatuko dira 2020ko urritik abendura Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Hasteko, Donibane Lohizuneko Cinéma Le Sélect aretoan antolatutako emanaldi berezi batekin abiatuko da zikloa urriaren 1ean. Era berean, El rayo verdeLe Rayon vert– (Éric Rohmer, 1984) filmarekin hasiko da zikloa urriaren 2an, Donostian, eta urriaren 3an, Bilbon. Bi emanaldi horiek Marie Rivière aktoreak aurkeztuko ditu. Bestalde, Mariasun Landa idazleak urriaren 8an aurkeztuko du Donostian Nire gaua Mauden etxeanMa nuit chez Maud– (Éric Rohmer, 1968). Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, horietako hiru euskarazko azpitituluekin eta gainerakoak gaztelaniazkoekin.   

Ildo beretik, zinemagile frantsesaren ibilbidea errepasatuko duen Todos los caminos llevan a Rohmer izeneko mahai-inguru bana antolatu da Donostian eta Bilbon, Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendariak moderatuta. Tabakalerako (Donostia) hitzordua urriaren 15ean izango da Z Aretoan eta parte-hartzaileak Ricardo Aldarondo zinema kritikaria eta El Diario Vasco egunkariaren Kultura saileko erredaktorea, eta Antonio Santamarina Filmoteca Españolako Cine Doré aretoaren kudeatzaile ohia izango dira. Solasaldia urriaren 17an lekualdatuko da Bilbora, eta kasu horretan, Carlos F. Heredero Caimán Cuadernos de Cine aldizkariaren zuzendariarekin elkarrizketatuko da Antonio Santamarina.      

Zinema emanaldietarako sarrera 3,50 euro kostako da. Bilbon, museoko leihatilan edota www.museobilbao.com web orrian erosi daitezke sarrerak; 2 euroko balioa izango dute Museoaren Lagunentzat eta doan izango dira 25 urtetik beherakoentzat (museoko leihatilan jaso behar dira sarrerak). Donostian, Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (https://ticket.kutxabank.es/tabakalera) egongo dira salgai, eta %10eko deskontua izango dute Tabakalera edota Donostia Kultura txartelak dituzten ikusleek. Mahai-ingururako sarrera, berriz, doan izango da (aretoa bete arte).


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana