Sormeneko irakurketa eta idazketa tailerra

Etxebarri 2020(e)ko urriaren 1(e)tik 2020(e)ko urriaren 29(e)ra
  • Sormeneko irakurketa eta idazketa tailerra

Sormenezko irakurketa eta idazketa tailerra antolatu du urrian Colombia-Euskadi elkarteak Etxebarriko Elkartegunean, Bekosolo parkean. Bost saio izango dira hilaren 1etik 29ra bitartean, ostegunero, 19:00etatik 20:30era, eta jatorri desberdineko emakume eta gizonek sortutako testuak landuko dituzte Hector Sabogal hizkuntzalariarekin. Ondoren, bakoitzaren istorioak idaztera animatuko dituzte partaideak.

Jarduera hau doakoa da, baina izena eman behar da 663 342 056 whatsapp zenbakian edo bizkaia@colombiaeuskadi.org helbide elektronikoan. Tailerrak Etxebarriko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.(Geuria)


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2020(e)ko urriaren 1(e)tik 2020(e)ko urriaren 29(e)ra
  • OrdutegiaOstegunero, 19:00-20:30
  • LekuaElkartegune (Bekosolo parkea)
    Etxebarri
  • ZenbatekoaDoan, aldez aurreko izen-ematea

Non

Euskadi, auzolana