Grande Days + Elena Setien

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Urriak 4
  • Grande Days + Elena Setien

Grande Days-ek, Xabier Erkizia eta Elena Setiénekin batera, Jauregi Hotzean diskoa aurkezten du, Beasainen Igartza Musika zikloan elkarrekin emandako kontzertu batetik sortua. Albuma Jon Mirande idazlearen poemek osatzen dute. Mirande Parisen sortu zen, joan den mendeko 20ko hamarkadan, eta artista ez onartua izan zen, ideologia kontrajarriak eta batik bat probokatzaileak agertzen zituena. Inoiz ez zuen lortu garaiko euskal intelektual gehienen artean nagusi zen giro ideologikoarekin bat egitea, baina haren obra euskarazko poesia modernoaren hastapenetan jarri beharra dago.

Haren poema batzuk musikatzeko ideiak elkartu zituen Grande Days eta Elena Setien, zenbait arrazoi pisuzko zirela medio: haren poemak oso gutxitan musikatu izana, eta pertsonaia enblematiko bezain ez-ulertua zen "poeta madarikatu" haren arte-munduan barneratzeko asmoa.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana