"Euskal Komikia (1975-2017)"

Bakio 2020(e)ko urriaren 5(e)tik 2021(e)ko ekainaren 27(e)ra
  • "Euskal Komikia (1975-2017)"

“Komikia, 1975-2017” erakusketak komikiaren historian gidatu nahi ditu bisitariak, 1975etik gaur egunera arte. Ekainaren 27ra arte ikusi ahalko da Txakolingunean.

Erakusketak euskal komikiaren historiaren azken zatiaren mugarri nagusiak azaltzen ditu kronologikoki, hainbat panelen bidez, eta jatorrizko hainbat argitalpen ere paratu dituzte bertan.
Euskal komikiak hiru zutabe nagusi ditu, erakusketaren antolatzaileen esanetan: TMEO, aldizkari satirikoa, 30 urte daramana politikoki ez zuzenena den umoreari eskainirik; Astiberri argitaletxea, erreferente dena nazio eta nazioarte mailan; eta Xabiroi aldizkaria, gure kulturako hainbat arlotako talentuak batzen dituena.

Erakusketak bide-urratzaile zenbaiten lanen gaineko begirada eskaintzen die ikusleei; bertan azalduko dira, besteak beste, Antton Olariaga, Juan Carlos Eguillor eta Gentz del Vallerena. Halaber, beste egile batzuen lanari ere erreparatzen zaio; horien artean hainbat eta hainbat ditugu, hala nola Mauro Entrialgo, Harriet, Raquel Alzate, Rober Garay, Mai Egurza, Amaya Arrazola, Maite Gurrutxaga…

“Komikia, 1975-2017” erakusketa ekainaren 27ra bitartean ikusi ahalko da, Txakolingunearen ohiko ordutegiaren barnean.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko urriaren 5(e)tik 2021(e)ko ekainaren 27(e)ra
  • OrdutegiaNeguko ordutegia: 10:00-14:00, martitzenetik domekara, jaiegunak barne. Udako ordutegia (uztail eta abuztua): 10:00-15:00 eta 16:00-19:00 (astelehenetik domekara)
  • Lekua Txakolingunea
    Basigoko Bide Nagusia, 3
    Bakio
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Txakolingunea

Non

Euskadi, auzolana