"Paisaian margotzen"

Aretxabaleta 2020(e)ko urriaren 6(e)tik 2020(e)ko urriaren 31(e)ra
  • "Paisaian margotzen"

Matilde Sainz Osinaga da Arkupen hilaren amaierara arte ikusgai izango den Paisaian margotzen erakusketaren protagonista. Akuarela teknika gisa erabiltzen duten hogeita hamar obra inguru ikus daitezke, Arantza Ozaeta Elorzaren testuekin batera aurkezten den erakusketan.

Astelehenetik ostirala arte: 11:00etatik 13:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan: 11.00etatik 13:00etara.

 

Matilde Sainz Osinaga, arrasatearra, hamazazpi urte luze daramatza margotzen. Hainbat arte eta margo elkarteren partaide da. Akuarela da, nagusiki, bere margoetarako hautatu duen teknika. Bere ibilbidean hainbat artisten estudioetatik pasatu da, besteak beste, Richard Perez, Mendo, San Salvador, Gomena, Castro, Azkargorta. Eta, teoria sozio-konstruktibistak dioen bezala, hainbat eta hainbat artista eta obra izan dira bere aitzindari eta horietatik ere ikasi du.

 Hainbat erakusketa kolektiboetan parte hartu du eta hau da “bakarkako” bere laugarren erakusketa. “Paisaian margotzen” da hautatu duen izenburua. Egia esan, margolariaren giza-esperientzia islatu nahi izan du bere lanetan. 

Dewey-k hitz egiten digu honetaz: “Objektu artistikoak sortzen dituzten baldintzetatik oso bereizita daudenean, alegia, bere esperientziatik bereizita (gizakiaren ahalegina, haien sufrimenduak eta lorpenetatik), horma bat altxatzen da haien inguruan eta obren esanahi orokorra opaku bihurtzen da". Horregatik, margolariaren ekintza islatu nahi izan da hemen, eta era berean, bere saiakeretatik lorpenik onenak erakutsi, alde batera utzita porrotak eta sufrimenduak. 

Akuarelan, gainera, ura da aktiboki parte hartzen duen elementua. Eta dakigunez, urak jardun egiten du, protagonismoa hartzen du eta, beraz, margolaria berarekin aliatu behar da. Bukatzeko, margolaria eta margotzeko prozesuaren interakzioaren ondorioz, forma eta ordena berri bat sortzen da,  aurretik ez zegoena. Hori dena ederra da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana