"Idi begi"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Urriak 7
  • "Idi begi"

Gasteizko Antzerki Jaialdiaren barruan. 

Idi-probak oinarri hartuta, animaliaren eta gizakiaren arteko lotura, fisikaltasuna, hierarkia eta plazako hizkera birsortzen ditugu. Dena animaliaren begiradaren bidez.

  • Koreografoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga, Jordi Vilaseca, Aritz López
  • Musika: Bach, Machinefabriek
  • Argazkia: Itxaso Diaz
  • Iraupena: 16 min

Larrua proiektua Dantza Garaikideko proiektua da, Jordi Vilasecak eta Aritz Lópezek zuzendua eta Gasteizen oinarrituta, hirian Dantza Garaikidea aktibatzeko asmoz sortua.

Koreografikoki, konpainiak fisikaltasuna eta emozioa uztartzeari eta hura eszenaratzeari buruzko ikuspegi pertsonala du, ikuslearen imajinario komuneko elementuak erabiliz eta hura garaikide bihurtuz. Ikuspegi pertsonal horren emaitza dira bere errepertorioaren parte diren pieza koreografikoak, Euskal Herrian, Estatuan eta nazioartean antzeztu ahal izan direnak: larrua, (2016ko Umore Azokan sortzen ari den Konpainia Saria), OzkolBaserri (3 Max sarietarako kandidata), IrmoIdi-Begi eta Otsoa.

Larruak ez du bakarrik koreografikoki funtzionatu nahi, baizik eta prestakuntza eta bitartekaritza bezalako alorrak jorratu nahi ditu. Konpainia oso sentsibilizatuta dago Dantza Garaikidearen inguruan publikoak berreskuratu, sortu eta laguntzeko, eta eskuragarriago egiteko.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana