"Valdés bildumako maisulanak"

Bilbao 2020(e)ko urriaren 7(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 1(e)ra
  • "Valdés bildumako maisulanak"

Bildumazaletasun partikularrak funtsezko zeregina bete du Bilboko Arte Ederren Museoaren historian eta garapenean. Erakusketa honetan omenaldia egingo zaio jardun kultural horri, eta, aldi berean, aurreko mendearen bigarren erdialdeko bilduma partikularretako bat berregingo du. Félix Fernández-Valdés Izaguirreren (Bilbao, 1895-1976) bilduma da honako hau; bere garaian laurehun lanetik gora bildu zituen, eta jabearen heriotzaren ondoren, sakabanatu egin ziren, garrantzizko beste bilduma eta erakundeetako bildumak osatzeko.

Erakusketako komisarioek María Pilar Silva Maroto, Prado Museo Nazionaleko Kontserbazio burua 2017ra arte, eta Javier Novo González, Bilboko Arte Ederren Museoko Kontserbazio eta Ikerketako koordinatzailea ikerketa xehea egin dute, eta ezin hobeto erakusten da katalogoan espainiar bildumazaletasunari buruzko ekarpen historiografikoa. Erakusketa honetan, non erakutsiko den lehen aldiz lanen hautaketa erakusgarria, agerian gelditzen da bai multzoaren kalitatea bai bilbotar industrialariak bildumazale gisa izan zuen zentzu ona; lan horietako zenbait ezezagunak dira, gainera.

Valdés Bildumako Maisulanak erakusketak laurogei lanetik gora bilduko ditu museoaren BBK aretoan, kronologia zabala hartuz: Gotikotik hasi eta XX. mendera arteko lanak. Maila handiko artistak biltzen dira, hala nola: El Greco, José de Ribera, Francisco de Zurbarán, Anton van Dyck, Juan de Valdés Leal, Francisco de Goya, Eduardo Rosales, Mariano Fortuny, Darío de Regoyos, Joaquín Sorolla, Ignacio Zuloaga, Julio Romero de Torres, Vázquez Díaz, Robert Delaunay eta Agustín Ibarrola. Margolanak dira gehienak, baina eskulturaren alorreko maisulanak ere erakutsiko dira, besteak beste Pedro de Menaren bi tailu barroko, orain arte galduta zeudela uste zirenak.

Lan gehienak Félix Fernández-Valdésen oinordekoenak dira, baina baita beste bilduma pribatu batzuetakoak Abelló, Arango, Botí edo Villar-Mir, besteak beste eta bilduma publikoetakoak ere, hala nola Bilboko Arte Ederren Museoarenak, Asturiasko Arte Ederren Museoarenak, Museo Nacional d'Art de Catalunyarenak, Valentziako Arte Ederren Museoarenak edo Prado Museo Nazionalarenak.

Aipagarria da, duen garrantziagatik, Pradok Goyaren Santa Cruzeko markesa margolan izugarriaren mailegua. 2008an ere erakutsi zen gure aretoetan, museoaren mendeurrena zela-eta.

Bilboko museoan, halaber, Valdésen bildumatik zuzenean etorritako hainbat lan daude, zehazki zazpi margolan, honako hauek sinatuak: Andries Daniels eta Frans Franken Gaztea, Juan Carreño de Miranda, Anton van Dyck, Leornardo Alenza, Vicente López, José Gutiérrez Solana eta Robert Delaunay. Lan horiek guztiak erakusketan egongo dira, noski.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko urriaren 7(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 1(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • Lekua Bilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Bilboko Arte Eder Museoa

Non

Euskadi, auzolana