"Ágreda: Komiki heroiak"

Getxo 2020(e)ko urriaren 8(e)tik 2020(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • "Ágreda: Komiki heroiak"

Ágreda: Komiki heroiak erakusketa hartuko du Romo Kultur Etxeak. Horren bitartez, José Luis Ágreda ilustratzaile sevillarrak komiki klasikoaren pertsonaiei omenaldia egin die. Erakusketa azaroaren 1era arte izango da ikusgai eta urriaren 30ean eta 31n ospatuko diren Komiki Jardunaldien aurrerakina izango da. Ekimen horrek Komiki Azokaren lekua hartuko du aurten, osasun-egoera dela eta bertan behera geratu baita.

Artista andaluziarraren erakusketak, Sevillako Diputazioaren Kultura eta Herritartasun Sailak eta Tiza kolektibo nafarrak eginikoak, egilearen haurtzaro eta gaztaroko komiki pertsonaia klasikoen ilustrazioak bildu ditu, esaterako Batman, Superman, Prince Valiant, Capitán Trueno. Halaber, Adéle Blanc Sec, Tank Girl. Halaber, Adéle Blanc Sec, Tank Girl, Popeye, Lucky Luke eta Tintín ere irudikatu ditu Ágredak, Espainiako komikiaren beste pertsonaia minak ahaztu gabe, adibidez, Anacleto eta Gilda ahizpak. Marrazkien ondoan José María Conget idazle ezagunaren testuak kokatu dira, pertsonaien fitxa biografiko gisa.

José Luis Ágreda (Sevilla, 1971), El Jueves aldizkariko egungo egile interesgarrienetariko bat da eta horretan 1998. urtetik aurrera aritzen da kolaboratzaile tinko gisa. Halaber, Ágredad ilustrazio eta komiki lanak egiten du aldizka eta istorio-laburreko formatuan argitaratzen ditu fanzinetan. “Cosecha Rosa”ren egilea da, Bartzelonako Komiki Azokaren Lanik Onenari emandako saria irabazi zuen 2001. Urtean. Fermín Solís eta Juan Berriorekin batera “Usted está aquí” fanzinea sortu zuen eta horretan azken belaunaldiko artistek beren lanak erakutsi dituzte, esaterako Clara Tanit, Sandra Uve eta Miguel Núñezek.

Komiki Jardunaldiak

Urriaren 30 eta 31n Romo Kultur Etxeak Komiki Jardunaldiak hartuko ditu. Formatu txikiko ekitaldiak biltzen dituen ekimen horren bitartez, bederatzigarren artearen mundua ezagutu ahal izango du publikoak. Hitzaldia, mahai-inguruak, topaketak artistekin eta komiki-aurkezpena izango dira bertan. Gonbidatutako artisten artean, honako hauek aipatu behar dira: Albert Monteys, Cels Piñol, Aroha Travé, Rosa Codina, Irene Márquez, Patricia Millán, Higi Vandis, Elizabeth Casillas, Kike Infame, Nacho Vigalondo, Iñaki Zubizarreta eta Borja Crespo. Jardunaldien ekitaldi guztietarako sarrera doakoa da eta edukiak mugatuta egongo dira.

getxo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana