"Hi(ZKI)bridoak" 2020: "Orainmenean"

Bilbao 2020(e)ko Urriak 8
  • "Hi(ZKI)bridoak" 2020: "Orainmenean"

"Hi(ZKI)bridoak" 2020

Bertsolaritzan beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. Hala ere, iritsi zaizkigun izen handi horien atzean arakatuz gero, hainbat eta hainbat plaza-andreren arrastoak agertzen dira. Horregatik, Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ahalegina egin du bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia hori zalantzan jartzeko eta bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridazteko, ikusezin izandakoak ikusaraziz. Emakumez osatutako bertso-saio honetan, bertsolariek genealogia horren parte diren datuak eta gertaerak izango dituzte kanturako abiapuntu. Gainera, berridatzitako historiaren mugarri ezberdinetan oinarritutako irudiak egongo dira erakusgai.

Ikuskizuna streaming bidez ere zabalduko da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana