"Moyra Davey. Lanak / Obras / Works"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko urriaren 8(e)tik 2021(e)ko martxoaren 7(e)ra
  • "Moyra Davey. Lanak / Obras / Works"
    Irudia: 'i confess', 2019. Moyra Davey. Fotograma

Moyra Daveyren lana argazkigintzaren, zinemaren eta idazketaren esparruen artean dabil, diziplina eremu bakar bati atxikitzea eragozten duten erresonantzia eta korrespondentzia kateak eraikiz. Joan-etorri horiek ez dira bitartekoen artean bakarrik sortzen, baita haren lanetan gainjartzen diren eta amaitu gabeko saiakuntza gisa funtzionatzen duten kontakizunetatik ere. Artistak ozenki irakurritakoan gauzatzen diren testuen bidez edo haren piezen protagonista diren pertsonaia errepikarien esku-hartzeen bidez gainjartzen eta eteten diren istorioak dira. Biografiaren, historiaren eta literaturaren esparrura igortzen duten aipamenen bilduma gisa funtzionatzen duten lanak dira. Museoko erakusketan haren film garrantzitsuenetako batzuk aurkezten dira, azken ekoizpena barne, i confess (2019).

Bilduma garrantzitsu askotan dago Daveyren lana —besteak beste New Yorkeko MoMAn eta Metropolitan Museumen, eta Londresko Tate Modernen—, eta nazioarteko erakusketa ospetsuetan erakutsi da, esate baterako Kasselgo documenta-ren azken edizioan. Bere bakarkako erakusketa berrienen artean ondokoak aipa daitezke: Portikus, Frankfurt/Main (2017), Bergen Kunsthall, Norvegia (2016), Camden Arts Centre, Londres (2014) eta Kunsthalle Basel, Suitza (2010).

Moyra Davey (Toronto, Kanada, 1958), New Yorken bizi da eta han lan egiten du.

Komisarioa: Beatriz Herráez
Artium

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko urriaren 8(e)tik 2021(e)ko martxoaren 7(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana