Dantzan Bilaka 2020 (Aurkezpenak)

Bilbao 2020(e)ko urriaren 9(e)tik 2020(e)ko urriaren 11(e)ra
  • Dantzan Bilaka 2020 (Aurkezpenak)

2020an, Dantzan Bilaka izango da Azkuna Zentroa, sorkuntza koreografikoaren inguruko laguntzako eta testuinguru-sorkuntzako programa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatua eta ADDE Euskal Herriko Dantzako Profesionalen Elkarteak koordinatua.

Dantzan Bilakaren jarduerak urte osoan zehar luzatzen dira, eta azken jardunaldi hauekin ixten dira, parte-hartzaileen aurkezpenekin. Aurten tailer hauetaz gozatu ahal izan dugu: Ana Buitrago (Granada), “Gorputz etena edo arretaren trazadurak” proposamenarekin; Thiago Granato (Brasil), "Zerk mugitzen ditu zure eskuak bestearen norantzan?”  proposamenarekin; eta Carolina Mendonça (Brasil), "Sirenak" proposamenarekin.

Hamalaugarren edizio honetan, urtean zehar garatu dituzten lanak erakutsiko dituzte Leire Amonarriz, Eneko Balerdi, Mar García eta Gorka Pereira, Gorka Gurrutxaga eta Nerea Gurrutxaga, Ziomara Hormaetxe, Amaiur Luluaga, Beatriz Setién, Marina Suárez eta María Stadlober, eta Olaia Valle eta Gilles Noël.

EGITARAUA

  • Ostirala, urriak 9

17:30 / Erabilera anitzeko gela
Ana Buitrago / El comienzo es cosa extraña
Jarduera paraleloa

18:45 eta 21:45 / Bastida aretoa
Eneko Balerdi / Dolorx

19:25 / Erabilera anitzeko gela
Marina Suárez / Carneval

20:00 / Lantegia 1
Gorka Gurrutxaga / Bisonte bat bihotz eriarentzat

  • Larunbata, urriak 10

12:00 eta 17:00 / Bastida aretoa
Leire Amonarriz / IzzzAdi!

17:30 / Erabilera anitzeko gela
Ana Buitrago / El comienzo es cosa extraña
Jarduera paraleloa

18:45 / Bastida aretoa
Leire Amonarriz / IzzzAdi!

19:25 / Kulturen Ataria
Ziomara Hormaetxe / Ahotsak

20:00 / Lantegia 1
Olaia Valle / Dos pies para dos

  • Igandea, urriak 11

17:30 / Erabilera anitzeko gela
Ana Buitrago / El comienzo es cosa extraña
Jarduera paraleloa

18:45 / Kulturen Ataria
Mar García / Tiempo Dual

19:25 / Bastida aretoa
Beatriz Setién / Aurora-Ocaso

20:00 / Lantegia 1
Amaiur Luluaga / J-AhO!


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana