"Izurriteak Antzinaroan: Erroma gaixotasunen aurrean"

Irun 2020(e)ko urriaren 9(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • "Izurriteak Antzinaroan: Erroma gaixotasunen aurrean"

Erakusketa honek ia 800 urtez (K.a. II. mendetik K.o.-ko 541. urtera arte) mundu erromatarrak pairatu zituen izurriteak ditu hizpide, garai errepublikarretik Ekialdeko Erromatar Inperioko (edo Bizantzioko) Justiniano enperadorearen urteetara arte hain zuzen. Mende guzti hauetan zehar ia 90 bat gosete eta pandemiari aurre egin behar izan zieten erromatarrek eta haien ondorengoek.

Erakusketan, mendebaldea jipoitu zituzten izurrite ezberdinen jatorri, sintoma, eragin eta ibilbidea ikusi ahal izango dira, garaiko biztanleek gaitz hauei aurre egiteko hartutako neurriak ere kontuan hartuz. Baskoniari eskainitako ataltxo bat ere izanen da.

Gainera Antzinako pandemia nagusiei eta oraingoan bezalako krisietatik iraganean artikulatu ziren diskurtso sozial eta politikoei buruzko konferentzia programa bat ere izango da.

ORDUTEGIA

Astearte-Osteguna eta igandeak: 10:00-14:00.
Ostiral eta larunbatak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00.

Oiasso Museoa

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko urriaren 9(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • OrdutegiaIraila - Martxoa: Asteartetan, asteazkeneta, ostegunetan eta igandetan: 10:00-14:00. Ostiraletan eta Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirila - Abuztua: Asteartetatik larunbatera: 10:00-20:00. Igandetan: 10:00-14:00. Astelehenetan eta igande arrat
  • Lekua Oiasso Erromatar Museoa
    Eskoleta, 1
    Irun
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Oiasso Erromatar Museoa

Non

Euskadi, auzolana