"Esku harriak: Oteizaren (h)aria"

Getxo 2020(e)ko Urriak 11
  • "Esku harriak: Oteizaren (h)aria"

Lan honek Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri anitzaren berrirakurketa propio bat egiten du. Era honetan, mugimenduak eta musikak batetik, eta nortasun handiko eszenografia xume baina iradokitzaileak bestetik, eskaintzen dituzten baliabide metaforikoei esker, harrespila (cromlech-a), hutsunea, espazioaren trataera mamitsu eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, “Laboratorio de Tizas” delako bilduma, musika seriala eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Hamaihiru, hitza, haurra etab. bezalako elementuei keinu eginez Oteizaren unibertso zabal eta partikularra gogora ekarri eta berreraiki nahi da.

MugMus Laborategiak (Musika eta Mugimendurako Kultur Elkarteak) bide artistiko eta pedagogikoa urratzeari ekin zion 2015aren hasieran geroztik Beñat Ralla Yusta-ren ekimenez. Bere helburua arte-bizien eremuan musika eta mugimenduaren uztarketa landuak egin eta eszenaratzea da, horretarako beste arte diziplinekin elkarlanean ere arituz. Taula gainerako garatuko liratekeen ikuskizunen hein berean egongo litateke MugMus Kultur Laborategiak jorratu nahi dituen musika eta mugimenduaren inguruko ekintza pedagogikoak, dela mediazio ekintzen bidez, edota berariaz antolaturiko ikastaroen bidez. Hezkuntza ekintza gisa uler daitezkeen proposamen hauek aurrera eramateko dituen profesionalen formazio eta eskarmentua azpimarratu nahi dira. 

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta.
  • Dantzariak: Jone Amezaga del Frago, Ioritz Galarraga Capdequi.
  • Mugimendu aholkularia, kanpo begirada laguntzailea: Eneko Balerdi
  • Eizmendi.
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta.
  • Bertsolari gonbidatua: Jon Maia.
getxo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana