"Julietas (Romeo Circo)"

Getxo 2020(e)ko Urriak 11
  • "Julietas (Romeo Circo)"

Montescoak eta Capuletoak familiak etsaiak dira. Hala eta guztiz ere, Romeo eta Julieta, familia hoietakoak maitemindu egiten dira. Dantzaldian elkar ezagutzen dute gau berean, bata balkoian eta bestea lorategian aurkitzen dira. Maitaleak ezkutuan ezkontzen dira eta gau horretan bertan elkar maite dute.

Topaketatik itzultzean, Romeok Julietaren lehengusua hiltzen du, horretarako borondaterik gabe. Erbestera kondenatzen dute. Hiritik urrun.

Bere aldetik, Julieta bere lehengusu aberatsarekin ezkontzera behartua da. Hori saihesteko, edabe bat erabiltzea erabakitzen du, hilda dagoela irudituko duela. Romeo gutun bidez abisatzen du, baina hau ez zaio inoiz iritsiko.

Romeo eta Julieta bi kapela dira, eta "aurkezleak" airera botako ditu. Pertsonaiak kapelak dira, ez antzezleak. Kapela bat berdea da, bestea gorria. Romeo eta Julieta. Aldaketaren eta dramaren kontzeptuak abiapuntu hartuta, ikuskizun honetan kapela batzuk Shakespearen istorio unibertsala kontatuz joango dira, noren buruan pausatzen diren arabera.
  
Honen aurrean, Romeo eta Julieta, gizabanakoaren nortasuna dira, transgresioa. Gorputz-antzerkia, fisikoa eta keinu antzerkia. Zirkuren hizkuntzarekin kontatutako klasiko bat. Komediatik dramara mugitzen den ibilbidea. Gaztarotik heldutasunerako bidaia. Guzti honen azpian, amodioaren hauskotasuna, pasioa, bizitza bera, trapezio batetik zintzilikaturik.
  • Zuzendaria : Markeliñe
  • Antzezleak : Itziar Fragua, Javier Garcia “Mimo”, Maitane Azpiroz, Begoña Peñaranda, Garazi Pascual
  • Eszenografia: Markeliñe
  • Adina : 6 urtetik gora
getxo.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana